20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

Hilabeteak ezkutaturik eta beldurturik konpartitutako gelatxo bateko

iluntasun eta hezetasunean eman eta gero, Itziarren etxera heldu zen emakume

hura. Halabeharrak eta Elenek, Itziarren hamaika urteko alabak, ekarri

zuten etxera, etxeko langile bat bilatzeko elkarrizketan dudarik izan gabe

esan zuenak “Gurekin geratzen da”. Hitz komunen faltaz sortu zen afektuaren

presentzia adeitsua. Eta kontratu moduan hasi zena elkartasun zintzo eta

sendoa bihurtu zen.

Hori dela eta sukaldean jarri zuten Vileda arbel bat. Han gelditu gabe

margotu eta idazten zuten Itziar eta Elenek, eta haien ikasle nabarmenari

irakasteko edozein aitzakiarekin.

Gero bere historia ezagutu zuten, eta ordurako mundu mapa erraldoi bat

zeukaten arbelaren alboan jarrita. Orain, ia hiru urte pasatu eta gero, Jon txikia

zen mapan merkantziak egiten zuen ibilbidea margotzen zuena. Mugaldeen

esanahiaren ezagun, erraz atzematen zituen mapa hartan “an” guztiak;

Tazajstan, Azerbaijan… baita ere “nia” guztiak; Estonia, Letonia… Zaletasun

ukaezina zuen hegazkin eta trenak margotzeko, eta bere arrebarekin bidaia

agentzietara jolasteko. Helmugarik gogokoena, Paris zen, bere ume begiekin

Disneyland moduan ikusten zuena, eta ez maitasunaren hiri bezala. Jonek ez

zituen ulertzen Alinaren bidaiaren urruntze eta gerturatzeak bere ibilbidea

mapan jartzen zuenean, zergatik zegoen Egipto edo Errumanian, eta batez

ere, ez zuen ulertzen zergatik egoten zen hainbeste denbora hotel berean

ezkutatuta, bidaia bat bakarrik izanda.

Egunen joan etorriekin eta isiltasun larrien areagotzearekin isilik egoten

ikasi zuen, eta horrela telefonoak jo eta bere amak burua altxatu zuen unerako,

bazekien amak joan egin behar zuela, eta bueltatzerakoan Alinarekin

etorriko zela.

Itziarrek eztiki musukatu zituen bere seme-alabak eta Oxanaren besarkada

hunkigarri bat jaso zuen. Poltsa sorbaldan eskegi, gauzak hartu, eta etxekoei

zaintzeko gogorarazi eta gero, kotxearen bila joan zen, jada urte batzuk

zituen Renault familiar bat. Umea eskolatik eraman eta ekartzera ohituta,

atzeko aulki txikia hutsik ikusteak ezinegon arraroa sortu zion. Bost ordu

geratzen ziren topaketarako. Tom-toma jarri zuen martxan. Helmuga: Bartzelonako

Autobus Geltoki Nagusia.

Alina betidanik bizi izan zen Sevan laku alboko herrixka batean, Armenian;

bere sorterrian. Bere etorkizunari buruzko etxean egon ohi ziren liskar

120

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!