20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

Ni, aitatxo, amatxo eta Serafinekin bizi naiz. Serafin nire arrain arrosa da.

Oso maite dut, nire Serafintxo! Asko miresten dudan beste gauza bat nire

amaren lana da: nire ama moda diseinatzaile oso famatua da. Ia Euskal Herrian

ezagutu den famatuenetarikoa. Bertako jantzi ederrenak berak diseinatu

ditu. Egia esan, oso ondo doakio lana.

Nire bizitzan falta ez den pertsona bat andereñoa da, beti munduko mapari

begira. Ikastetxeko mapan Afrika laranjaz margotua dago eta horregatik

beti imajinatu izan dut Afrika sabana hori, zabalekin. Dena dela, beti nago bidaiatzen

eta nire andereñoaren iritsiz nire leku gogokoena ilargia da. Ilargia

borobila eta hutsa da. Harri distiratsu batzuk ere badaude, baina nik ez ditut

gogoko. Karibeko uharteak askoz ere ederragoak dira. Harea fina eta zurixka

dute eta itsasoak kolore urdin eta freskoa du. Palmondoak altu-altuak dira.

Baina beti pentsatzen dut Afrika dela dudarik gabe lekurik hoberena. Afrikarekin

amets egitea da nire gogoa.

Beste egun zoriontsu bat zen hura. Altxatu eta leihotik begiratu nuen.

Goiz gorria zen. Zerua kolore gorri eta arrosaz beterik zegoen. Laino gorrixka

haiek irribarrea eragiten zidaten. Banekien Afrikako ume bat bere etxolako

leihotik laino haiek begira zebilela.

Opil prestatu berrien, ogi xigortuaren eta gurinaren usaina zetorren eskaileretatik

gora. Nire pijama lodia kendu, kamiseta luze bat eta praka bakero

estuak jantzi eta eskaileretatik behera joan nintzen nire gosaria gogo biziz

jateko prest.

- Egun on ama! -esan nion amatxori masailean musu handi bat emanez.

- Egun on laztana! -erantzun zidan.- Gogoratzen al zara orain dela hiru hilabete

bidali zenuen inkestaz

- Nola ez ba! Afrikarako bidaia oparitzen zuten hartan

- Bai! Gaur arratsaldean emango dute irabazlearen izena; zu ikastetxetik

irten baino pixka bat lehenago. Baina makina bat pertsona apuntatu da eta

ez dut uste irabaziko duzunik. Dena den jakinarazteko dizut.

- Ongi. Banoa ama, bestela autobusa galduko dut eta!

Opil bi eskuan nituela irten nintzen etxeko lorategira eta autobusa hartu

nuen. Goiz hartan ez nuen afrikarren bizitzan pentsatu. Nik neure burua

imajinatu nuen eskolako mapan zegoen sabana hori, zabaletan ume beltzaran

batekin jolasean.

10

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!