20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

D.B.H. eta BATXILERGOA

EGUN BATETIK BESTERA

alabak, emaztea, janaria, argia, ura… Gauza batean bakarrik lagundu zion

gauza txar honek. Beste pertsona bat zirudien orain. Denekin adeitsua, lagun

on bat bezalakoa.

Nola bueltatu bere antzinako bizitzara Beti zegoen berdinean pentsatzen.

Baina, aldatzen bazen, lehengo pertsona berriz izatera itzuliko zen: jendearengan

ez zuena pentsatzen. Bizitzan aurkitu nahi zuen bakarra, emaztea

zen, eta berarekin familia bat osatu, baina hori ezinezkoa zen. Ez zeukan dirurik,

zubipean bizi zen: nork nahi izango zuen berarekin ezkondu

Azkenik iritsi zen itxarondako une hura. Dena aldatu zitzaion berriz ere.

Gabonak heltzear zeuden. Kaleetatik jendea opariekin zihoan, elkar zoriontzen.

Argiz beteriko kaleak, gabon kantak leku guztietan...

Mari zen bere izena. Kaletik poz-pozik zihoan gabonetako erosketak egin

eta gero. Gauean familia osoarekin geratu zen bere etxean. Gogo handia

zeukan, gaua noiz helduko. Opari guztiak erosita zituen, eta janaria ere bai.

Laster sukaldera sartu eta bertan eman beharko zituen ordu batzuk, baina ez

zitzaion axola. Bere ilobak ziren munduan gehien maite zituenak. Gizona hil

egin zitzaion auto istripu batean bi urte lehenago. Horregatik munduan geratzen

zitzaion bakarra semeak eta ilobak ziren. Eurentzat munduko amonarik

onena zen: eskatzen zuten guztia erosten zien.

Loteria ere erosi zuen seme bati oparitzeko. Bakarra erosi zuen. Agian

urte honetan zortea izango zuen, eta eurena izango zen zenbaki irabazlea.

Urtero esaten zuen berdina, guzti-guztietan. Denek esaten dugu hori egia

esan. Ezin gara geratu loteria zenbaki bat erosi gabe. Tokatzen bada zer Ezin

gara arriskatu.

Egun hartan hotz izugarria egiten zuen. Egun bitxia zen herri hartako herritarrentzat.

Urteko egunik hotzena, baita urte batzuetatik ordura artekoa

ere. Batzuentzat zoritxarrekoa izan zen beharbada. Hotz hari esker bizitza

osoa emango zuen damututa. Mariri

gertatu zitzaion hori. Eskuak hoztuta

zeuzkan, eta bertan zeraman loteria.

Konturatu barik lurrera erori zitzaion,

eta haizearen laguntzaz asko aldendu

zen. Konturatu ere ez zen egin. Bera

izan zen zoritxarreko andre hura.

71

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!