20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

sontzian itzali nuenean ere, inoiz ez zela guztiz bukatzen ikusi ahal izan zuen,

maitasunarekin gertatu ohi den moduan, sugarra bukatu arren arrastoak bihotzean

geratzen dira.

Metafora hark nire buruan bueltaka ziharduela, telebista piztu eta albisteak

entzuteari ekin nion, oraingoan ere gezurra lasai zebilen, egia ordea

estu, notizietan toki handirik ez zuela. Zoritxarrez egunero entzun beharreko

albiste tristeek ere beren minutuak izan zituzten, emakume bat bortxatua,

etxe bat kiskalita, lapurreta han, erahilketa bestean… Jarraian zetorren albistea

ordea ez zen egunero entzun nezakeen horietakoa. Areago, bihotza

estu heldu eta une batez arnasa ere lapurtu zidaten nire belarrietara iritsiko

ziren hitzek.

Herriko basoan aurkitzen den etxola txiki eta zahar batean,mutil gazte

baten gorpua agertu da gaur goizaldean, inolako biolentzia arrastorik

gabe; esan dutenez, bere buruaz beste egin izan ahal duen hipotesia ez da

baztertzen, baina gaur arratsaldean egingo diote autopsia, hori egia denentz

egiaztatzeko. Mutila herrian bertan bizi zen gaztetxo bat dela uste da,

hala ere xehetasun gehiago emango dizkizuegu arratsaldeko albistegian,

eskerrikasko gurekin egoteagatik.

Ondo baino hobeto ezagutzen nuen nik albistegiek aipatutako etxola hura,

Asierrena zen hain zuzen ere, hainbat une igaro izan genituen bertan. Nire

bihotzak ezin zuen sinestu nahi belarriek entzun berri zutena, ezin zen egia

izan. Gainean nuenarekin bertara abiatu nintzen agudo. Iristean, ingurua

poliziek eta medikuek betetzen zutela ohartu nintzen, froga bila edo ibiliko

ziren eta hasieran gerturatzea debekatu zidaten arren, lehia nire burugogorkeriak

irabazi eta segituan sartu nintzen hain gustuko nuen etxola txiki eta

egonkorrera. Asierren aldamenean horrenbeste une igarotako sofan jesarri

eta honekin bizitako oroitzapen guztiak berpiztu nituen une hartan. Une batez

horrela egon nintzen, leihotik harago begira, nire barnean nostalgiak eta

malenkoniak Asierrekiko maitasunaren aurka lehiatzen zutelarik. “Aprobetxa

ezazu ondo inguruan duzun eta noizbait falta dakizuken guztia, galduz

gero berreskuratzeko beranduegi izanen baita”. Une horretan nire aitaren

esaldiak gogor oihukatzen zidan bihotzaren barrenetik, gorputz osoa hotzikara

gogorrez astinduz.

Sentimenduek bere horretan jarraitzen zutelarik, elkar lehian nork irabaziko

eta nork galduko, hauetako bat nabarmentzen hasi zitzaidan, eta gogorki

lotu zitzaidan bat-batean, bazirudien lehia hura damuak irabazi zuela.

88

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!