20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

D.B.H. eta BATXILERGOA

ITXAROPENEZKO BIZITZA BATEKO AZTARNAK

Zenani eta Zindzima eserita daude elkarrekin hizketan. Winnie janaria kokatzen

ari da mantel gainean, patata purearen usaina heltzen zaidala sumatzen

dut. Winniek burua altxatu eta bere begirada sakona nirearekin elkartzen

da; bere ezpainak atzera egiten dute eta irribarrea marrazten zaio aurpegian.

Keinu bakar horrekin bihotza gelditu egiten zaidala sumatzen dut, arnasa ez

zaidala biriketara iristen. Pixkanaka hurbiltzen nakio…

TAN-TAN-TAN-TAN!!!

Paisaia desagertu egiten da, nire familia urrunean galtzen da eta eguraldi

kaskarra berriz bilakatzen da jaun eta jabe bakarra. Begiak leihotik aldentzen

ditut eta logelaren beste aldeko burdin trangetan kokatzen zaizkit. Bat batean

Terry agertzen da, kartzelarietako bat, bere borraz burdin trangak kolpatuz.

TAN-TAN-TAN-TAN!!!

- Denok jangelara!- bere hitzak burura sartzen zaizkit. Hankak jaisten

ditut ohetik eta eskuen laguntzaz bultzatzen naiz zutik jartzeko. Burdin trangetara

hurbiltzen naiz, Terry beste aldean dago. Irribarre batekin agurtzen

dugu elkar; betidanik sentitu izan dut Terry pertsona ona dela.

- Egun on- hitzak naturaltasunez irteten zaizkio. Hori seinale ona da, zeren

hemen igaro nuen lehen egunean ez zidan ezta begirada zuzentzen. Beno,

ezin diot errurik atxikitu horregatik, txikitatik irakatsi diotelako arraza beltzeko

pertsonak beheragoko maila batean gaudela

- Egun on Terry, zer moduz zaude gaur

- Oso ondo, eskerrik asko- bai, bakoitzean naturaltasun handiagoz zuzentzen

zait.

Irribarre berri bat eskaintzen diot eta berak modu berean erantzuten dit.

Terryk eskuak eramaten ditu gerrira eta eskegita dituen milioika giltzen artean

nire atea irekitzen duena aurkitzen du. Atea ireki egiten da eta zeharkatu

egiten dut. Terryk oraindik beste presoen ateak ireki behar ditu, beraz

buruko keinuaz agurtu eta jangelako bidea hartzen dut. Bidetik tristeziaz

janzten zait arima. Ezkerraldean borrokan ari dira kartzelari bat eta preso

bat, baina borrokak gutxi irauten du kartzelari gehiago hurbiltzen direlako

eta borraz eraisten dutelako presoa. Beno hori gutxi balitz, eskuinaldean

ageri den ikuspegiak bihotza txikitzen dit. Jantokira sartzeko ate aurrean

65

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!