20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

D.B.H. eta BATXILERGOA

PAUSO BAT BESTERIK EZ

! San Valentin eguna zen hurrengo egunean; Enaitzekin geratuta nengoen,

ez nekien zer egin; artaburu hutsa sentitzen nintzen. Nola ahaztu nuen egun

hori Egun bat nuen zerbait egiteko,

eta nire lagun Iraiari laguntza eskatu

nion; goizean txerritxotik dirua atera

eta ikastolara joan nintzen. Klase

aspergarriak amaitu ziren azkenean;

egun luzea egin zitzaidan. Iraia eta ni

dendaz denda joan ginen zerbait aurkitzeko

esperantzarekin eta aurkitu

genuen. Kostata baina zerbait polita

aurkitu genuen: bihotz bat zen, erditik

mozten zen, alde bat beretzat eta bestea niretzat. “Beti batera” hitzak

agertzen ziren bihotz horren alde bakoitzean.

Heldu zen larunbata eta oso urduri nengoen, minutuak orduak bezala igarotzen

ziren, astiro-astiro. Han nindoan ni Enaitzengana oparia poltsikoan

neramala, ez nion eman nahi; lotsa nire gainetik zegoen, irabazi egiten zidan,

baina aurre egin behar nion. Enaitz aurreratu zitzaidan; lepoko bat oparitu

zidan, eta nik errazago izan nuen lotsa gainditzea. Ezer pentsatu gabe eman

nion; berak lepoko bezala jarri zuen, eta nik, berriz, diru zorroan gorde nuen.

Ez nintzen oso argia izan, ordea; galdu egin nuen. Ezin nion negar egiteari

utzi, balio handia zuen opari txiki hark. Aste bat barru munduko neskarik zoriontsuena

nintzen, nire lagun Miriam-ek aurkitu baitzuen; ez zegoen lehen

bezala, marraz beterik zegoen, baina berdin-berdin lepoko bezala jarri nuen.

Gauero muxu bat ematen nion; Enaitzi gabon esateko modu bat zen.

Hilabeteak igaro ziren, Enaitzekin gero eta hobeto nengoen, gero eta gehiago

maite nuen, neure burua helduago sentitzen nuen, seguruago…, baina

bi pertsonen arteko maitasuna ezin zitekeen hain perfektua izan eta, noski,

heldu ziren ditxosozko “zeloak”, zeloak sentitzen nituen bere lagun bategatik

eta bera konturatu egin zen. Mila aldiz errepikatuko zidan gutxienez, beraien

artean ez zegoela ezer, baina nire bihotzak ez zidan uzten hori ulertzen. Egunak

igaro nituen gaizki, gure artean haserretzera ere heldu ginen zeloengatik;

gauetan musika entzuten jartzen nintzen eta nire oheko burukoak bustita

amaitzen zuen, negar malkoz beteta, eta guztia maite nuelako. Ez nuen

imajinatzen maitasun istorioak horrenbeste gorabeherez josita zeudenik eta

ez nuen imajinatzen maitasun istorio bat Enaitz gabe, baina ez zegoen besterik,

maitasunaren zati bat ziren gorabeherak, nahi ala ez, eta gorabeherak

gainditzen ikasi beharra zegoen.

81

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!