20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

D.B.H. eta BATXILERGOA

EZ DAGO ZER BEGIRATU

Oxanak sukaldeko mahai gainean utzi zuen mugikorra, eta hari begira hipnotizaturik

zegoela, bere malkoen itoaldia agerian utzi zuen azkenean. Gero,

arnasa sakon hartuz, bere semearekin batera barrezka zegoen emakumea bilatzera

joan zen. Itziarrek begiak bere semearengandik altxatu eta Oxanari

irribarre egin zion, lasaigarri.

Telefono deiaren atzerapenak gau osoan lo egiteko aukera eman zion, eta

behar zuen. Bere autoan irtengo zen Gernikatik telefonoak jo eta ordu erdira,

bere ordenagailu banaezinarekin eta bidai poltsa txiki batekin. Konpainia

egingo zion bakarra GPS berriaren ahots eztitsua izango zen, lan egiten zuen

enpresak zor zizkion atzeratutako ordainketen diruarekin goiz hartan erositakoa.

Gogoko zuen jostailutxoa, baita Bartzelonara bidaiatzea, deskantsaturik

zegoela jada. Gainera, bidaiak asteburuarekin bat egiten zuenez, “oraintxe

nator” bat bakarrik iruditzen zitzaion. Sobietar Batasuneko probintzia

bateko immigrante ilegal baten sarrera prozesuko azken kate-maila.

Diru-zorroan zeukan sartuta Alinaren argazkia, neska gazte horren begirada

berde eta nahasiaren erretratua zapi beltz batean markoztatuta. Irudia

ezkontza egunekoa zen, bere lehengusina ezkongai soinekoarekin agertzen

zen, irribarretsu. Baina denbora gutxi iraungo zion irribarreak ahoan emaztegaiari.

Irribarrea eta marfilezko azal leuna, bere senar berriak kiskaliko zizkion

sutontziko olioa aurpegira botatzean.

Prestatuta zeukan eta identifikatuko zuen kotoizko alkandora zuria hartu

zuen, hain gogoko zuena, bakeroak eta tonu urdindun lepo-zapi bat lepoan.

Janzten zen bitartean buruzko kalkulu arin bat egiteari ekin zion. Bederatzietarako

bueltan egongo zen; horrela denbora nahikoa izango zuen bere semealabak

besarkatu eta haiekin afaltzeko. “Espero dut gure gonbidatu berriari

patata tortilla gustatzea dastatzen duenean”, pentsatu zuen, etxeko platerik

gogoko eta goraipatuena, Oxanari egiten irakatsi ziona hau Errusiako gune

Kaukasikoenetik heldu zenean, Pjatigorsketik, familiari ahoskatzen nahiko

kostatu zitzaiena.

Oxanaren exodoa tren bati itxaronez hasi zen, Bakuren muturretik, Azerbaijanen,

Georgiatik igarotzen zena, eta Tbilisi hiriburua zeharkatzen zuena

Kaukasoko barrualdetik Errusian barneratu arte. Tren hori zen egunero entzuten

zuena bere hiritik igarotzen, apirileko goiz hotz hartan itxaron zuena.

Tren hura hartzen zuen lehenengo aldia. Bera, familiako eskubideetan lizentziatua

zena bere hiriko fakultatean. Hiri bereko langilea. Alaba, emazte eta

ama leku berean.

119

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!