20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

D.B.H. eta BATXILERGOA

BIHOTZAK GIDATZEN GAITUEN HONETAN

nekeak bere atzaparretan harrapatu ninduen, bistan zen maite nuela; baina

errutinaren pisuak, jadanik nire bizitzaren parte bilakatu zen harreman

hori, etetera bultzatu ninduen.

Horrez gain, Asierrentzat une latzak ziren haiek, familia, lagun eta arazo

sozialek zuen denbora librea buruhaustez betetzen zioten, eta askotan errepikatzen

zidan une horretan ni nintzela bere babestoki bakarra. Hitz hauek

ez zuten nire barnean behar besteko pisua hartzen ordea, eta nire kontzientziaren

traizioak bakardadea eta lasaitasuna sentitzeko premia eragiten zidan,

honek, gaizki hartutako erabaki hura hartzera bultzatuz. Seguru asko

aurki damutaraziko ninduen eta ondorio larriak izan zitzakeen erabakia, bai

Asierrentzat eta bai niretzat ere. Baina, agian, honetaz konturatzen nintzenerako

beranduegi izango zen.

Horrela, izara artean erreflexionatzeari utzi gabe egun argiaren lehen izpiak

ikusi ahal izan nituen leihoaren zirrikitu estutik. Argia piztu, eta aurreko

egunean begiak zarratzean utzi nituen gisan agertu ziren gauzak ene begien

aurrean. Nire betiko gela, betiko ohea, argi apurrarekin ikus zitezkeen hormetako

argazkiak… Gauza bakarra falta nuen aldamenean, Asier.

Elkarrekin egiten genuen lo askotan. Erabaki hura hartu nuen unetik,

ordea, bakardadea jabetu zen nire logelaren giro lasaiaz. Ez zen aunitz

kezkatzen ninduen zerbait, esan bezala nekatuta nengoen eta arinago edo

beranduago, bizitzan sarri egin behar izaten dugun legez, oraingoan ere ziur

nengoen berehala ohituko nintzela egoera hartara. Oraindik maite nuela egia

zen, eta hori berak bazekien, bost urte luzez gure bideek elkarren ondoan

eratutako bideak hainbat une izugarri eskeini baitzizkigun. Gaztaroko ilusioen

lehena izan zen Asier, nire burua ezagutzeko aukera zabaldu zidan, baita

berarekin mundua ezagutzekoa ere, izugarrizko konfiantza genuen elkarrekiko

eta elkar babestu genuen gau hotzenetan. Egia da horrelako istorio eta

bizipenak jende anitzen desio eta helburu direla, hori dela eta askotan esaten

zidaten harreman hura ete izanak ez zuela inolako zentzurik eta kalte egin

ziezakedala, zoriontsu ikusten zitzaigula elkarrekin. Baina, ohi bezala, nire

bihotzak agindu zuen oraingoan ere, eta horrela erabaki zuen hark, beraz,

eguneroko bizimoduari ekitea baino ez zitzaidan lotzen.

Egongelara jaitsi, eta tabako faltan, aitak armairuan gordetzen zituen

purutxoetako bat piztu nuen, eta honi lehen zupada ematearekin batera nola

kontsumitzen zen ikusteak, Asier eta nire arteko maitasuna ekarri zidan oroimenera,

zupatzearekin batera kontsumitu zen maitasuna alegia. Hau haut-

87

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!