20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

baina pozik, bere zortea gogorarazten ziotenean. Horrela, Erdiguneko Autobus

Geltokiko hesiaren aurrean aparkatu zuen autoa, eta kalkulatu eta gero,

berrogei minuturako jarri zuen aparkalekuko ticketa.

Hasierako aldapa jaitsi zuen eta eskailera mekanikoan jarraitu zuen etorrera

internazionalen kartela aurkitu zuenera arte. Geltoki horrek aireportu erraldoi

bat ematen zuen, bizitza osoan ikusitako handiena zen, dudarik gabe, eta

Bilbokoa ez zuen kontutan hartu aireportu moduan. Amsterdametik bueltan

Frankfurten eskala egiterakoan galdetu zion behin bere seme txikiak, hango

aireportuak ikusita, ea non zegoen Gernika inguruan benetako aireportua…

Ez zekienez Alinaren autobusaren jatorria, argidun taulan begiratu zuen

oso ziur egon gabe. Etorrerako orduaren arabera, hiru eta erdietan aurreikusita,

Bruselako edo Vienako autobusa izan zitekeen, Lyonetik Marsellara jaitsiz

Bartzelonara heltzen zena. Tauletan autobusak aparkatuta zeuden nasak

iragartzen ziren. Nasa horiek ibiliaz, denboraren joanaz eskailerak igo eta

jaisten zituen bitartean (etorrera eta irteeretarantz), autobus geltokiaren

pisu zikina hasi zen sentitzen, gasolio usaina, kanpoko gizonen begirada zantarrak,

topera zeuden paperontzi berdeen inguruan pilatzen zen tabernetatik

ateratako zaborra, dendetako zikinkeria, geltokia infernua balitz moduan

populatzen zutenak. Jendearen etengabeko mugimendu geldiezina eta nasen

gunean maleten soinuak zoruarekin jotzean ateratzen zuen zarata jasangaitza

egin zitzaion.

Alinaren argazkia atera zuen bidai internazionaletako hainbat gidariri

erakusteko, informazioko andereñoei eta geltokiko zaintzaileei. “Neska honen

bila nabil”. Geltoki hartan bizi zenaren antza zeukan aguretxo zahar eta

marmarti bati ere erakutsi zion argazkia, bere erosketako karro betea alboan

zuena. Eta argazkia gorde zuen arineketan Poliziaren eta haien txakur fidelen

albotik igaro zenean. Azken batean, herrialdean egon beharko ez zukeen baten

bila ari zen. Oxana ezin izan zen etorri, ezin baitzuen lepoa jokatu ilegal

moduan harrapa zezaten, bere lehengusinaren bila.

Ez zion Oxanari deitu nahi izan. Informazio berririk bazuen, bera izango

zen kontaktuan jartzen zena. Hasierako andenera itzuli zen. Alkandora

txukundu eta txirikorda bat egin zuen zapi urdina ondo ikus zedin. Eta itxaron

egin zuen. Zenbat gustatuko litzaiokeen zigarro bat edukitzea, zigarro bat

edo hogei. Zer axola zion ke apur batek bere birikietan, izaten ari zen nerbio

eraso horren aurrean Ziur aski bere medikua ez zen ados egongo. Eta zer,

bere medikua ez zen Bartzelonan egongo “inor” topatzeko. Ai, ‘ene bihotze-

122

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!