20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

D.B.H. eta BATXILERGOA

EZ DAGO ZER BEGIRATU

guztiei arretarik jarri gabe, ez zuen inoiz pentsatu bere zazpi neba-arreba

nagusien moduko bizitza edukitzea baino aukera gehiago zeudela, ezkondu

eta herrian finkatzeaz aparte. Baina errusiar jatorriko aitak eta aitaldeko aitona-amonak

urte asko itxaron zituzten ohitura familiarra berreskuratzeko:

seme-alabetatik gazteenak, Alinak, Unibertsitatean ikasiko zuen, eta Georgiako

hiriburuan egingo zuen, errusieraz. Bere amaren familia, Azerbaijanetik

etorritako musulman suniak, Alina Tbilisira joateaz gain, emakume batek

ikastearen aurka zegoen. Azkenean, karrera atera eta emakume egin zen.

Maleta prestatu zuen herrira bueltatu eta bere senarra izan behar zuen gizona

ezagutzeko. “Adina duzu, hogeita bi urte, eta ezkontza ahalik eta arinen

hitzartu beharra dago – idatzi zion amak bere azken gutunean- jada ez zara

opari bat, Alina, zaharra, hiritarra eta hezia. Burutik sano dagoen gizon

batek ere ez luke zurekin ezkondu nahi. Zortea izan duzu, gogo oneko gizon

alargun kementsu bat topatu dizut eta; objekziorik jarriko ez duena baldin

eta dote on bat ordaintzen badiogu. Bere seme-alabak zainduko dituzu, eta

zureak propioak ere izango dituzu. Bere borondateari men egingo diozu,

txorakeria unibertsitario horiei buruz inoiz hitz egin gabe. Hirian irabazi

duzun diruaren erdiarekin zure senarra izango denari ordaindu, eta gainerakoa

niri emango didazu. Horrela izan behar da eta horrela izango da” .

Hala ere, bere lehengusina Oxanarekin idatzi zuen korrespondentziaz bete

zuen maleta. Herrialdetik aterako zuten “artekari” batzuen zerbitzuak kontratatuta

zituen. Bere aitarentzako gutun maitekor bat idatzi eta gero, ametsez

beteta prestatu zen bere lehengusinak kontatu zion bidaia ezezagunerako.

“Bakarrik egongo zara- esan zion- eta ezer baino gutxiago izango zara”.

Eta horrela sentitzen zen bidaiariak ere garraiatzen zituen autobus baten

azpi faltsu ilunetan, beste zortzi gorputz zikinen alboan etzanda, haien okada

eta txizez lohituta. Arnasteko leku faltak itotzen zuen. Une labur batzuetan

konortea galtzen zuen, asfixia zela eta, baina ez zion bere buruari eztul egiten

permititzen. “Hori inoiz ez, eta gutxiago geldirik gaudenean… hobeto

hilda!” esan zien gidariak. Errusiar gizon handi bat zen, eta taldeko emakumeak

izutzea gustatzen zitzaion, kokotsetik hartu eta bere irribarrerik onena

jartzen, urrezko haginak erakutsiz.

“Zure helmugara iritsi zara” esan zuen GPS-aren ahots gozoak. Aparkatzea

ez zen izaten Itziarrentzat arazoa, beti uzten zuen kotxea justu-justu heldu

nahi zuen lekuaren ate aurrean. “Gustatuko litzaidake, bai, arazo guztiak

aparkatzea bezain errazak balira” esaten zien bere lagunei, haiek inbidiatsu

121

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!