20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

nahikoa zeukan. Zortzietan, bere kartoizko

kaxara berriz sartu eta hurrengo

eguna heldu arte itxaroten zuen.

Egia esan, berak nahiago zuen loak

hartu eta inoiz ez altxatu.

Zazpi urte, lau hilabete, bi egun

eta hamabi ordu zeramatzan jada

bere bizi honekin. Oso ondo zenbatu

zituen. Lehen, bere bizitza ez zen horrelakoa,

guztiz kontrakoa zen. Beti

amesten zuen gauza berberarekin,

gaba guztietan: bere antzinako bizimoduarekin.

Aspaldi, hamaikak eta erdietan

ohetik altxatzen zen. Txirrina jotzen

zuen, eta bere langilea zen andrea etortzen zen presaka. Andre honek etxe

guztia garbitzen zion egunero, baita janaria prestatu ere. Fruta mota asko,

nahi adina kafea, txokolatea, arrautza frijituak... Dena zuen mahai gainean.

Ez zuena nahi zakarrera botzatzen zuen. Berehala, bainura joaten zen, ur

bero eta xaboiarekin bainatzera. Lanera ordu batean joan. Bera zen buruzagia,

eta ez zuen lan askorik egiten, baina bai ondo kobratu. Hiruretara arte

lan egin, eta herriko jatetxerik onenera joaten zen bazkaltzera.

Horrelakoxea zen bere antzinako bizia, baina egunekoa guztiz kontrakoa

zen, zoritxarrez. Bere erruz aldatu zen dena. Enpresak porrot egin zuen, besteengan

ez pentsatzeagaitik. Beti zen bere burua lehena, besteak nola zeuden

edo zer sentitzen zuten ez zitzaion axola. Langileek soldata oso baxua

zeukaten, eta hori ulertezina zen, berari leku guztietatik ateratzen zitzaiolako

dirua. Soberan zeukan, eta gainera ez zuen behar beste diru. Nahi adina diru

etxea ordaintzeko, kotxeak, ura, janaria, argia… Ez zeukan familiarik, bakarrik

etxeko neskamea. Zertan xahutu diru hori

Gauero irteten zen luxuzko jatexe batera. Bertan afaldu, eta tabernetatik

ibiltzen zen edan eta edan. Horretan besterik ez zuen xahutzen soberan zuen

diru guztia.

Berarentzat lan egiten zutenak ez ziren kexatzen. Bazekiten kexu batekin

kalean egongo zirela. Ezin zuten hori egin. Beraiek familia zeukaten: seme-

70

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!