20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

ardi zituzten, eta baten bat galduz gero, berehala konturatzen ziren, nahiz eta

hainbeste izan. Ardiak kontatzeko oso metodo erraza erabiltzen zuten, bi zuhaitz

edo hesiren artetik igaroarazten zieten ardiei eta banan-banan zenbatzen

zituzten eta ehun pasatzen ziren bakoitzean, eskuan makilatxo txiki bat

hartzen zuten, zenbat zihoazen ez ahazteko.

Idahon euskaldun asko zegoen, beraz, udan euskal jai bat antolatzen zuten

Boisen. Ikaragarrizko jendetza biltzen zen bertan, herri-kirolak eta hainbat

eta hainbat ekintza egiten ziren jai giro atsegin hartan. Jaiek hiru egun irauten

zuten, ostiralean hasi eta igandera arte.

Felixi oso azkar igaro zitzaizkion bost urte, igarri bezain pronto bere Ameriketako

azken urteko udako jaiak iritsiak ziren. Felixek jada 29 urte zeuzkan,

oso gizon indartsua zen eta herri-kiroletan parte hartzeko eskatu zioten diru

apur bat eta bazkari baten truke. Felixek ez zien ezetzik esan, zeren eta herri-kirolak

asko gustatzen zitzaizkion, eta gainera dirua eta bazkaria emanez

gero ezin esan ezetzik. Herri-kirolak egin ostean, izerdituta zegoen eta

dutxa eder bat hartu zuen aspaldiko partez. Egarrituta zegoenez, tabernara

joan zen zerbait hartzera, bere taldekideekin. Felix lasterka zihoan, bere taldekideak

jada tabernan baitzeuden, baina bidean bere adin inguruko neska

batekin tupust egin zuen nahi gabe eta hain bizkor zetorren, ze lurrera bota

zuen. Neska lurrean etzanda geratu zen. Oso ederra eta liraina zen, eta Felixi

asko gustatu zitzaion. Altxatzen lagundu eta barkatzeko eskatu zion. Neskak

ingelesez hitz egiten zuen eta ez zion ezertxo ere ulertu, baina berari ere Felix

gustatu zitzaion. Nahiz eta elkar ez ulertu, biak konturatu ziren elkarrentzat

eginak zeudela eta elkarrekin irteten hasi ziren, oso zoriontsuak ziren, uda

bukatu zen arte, Felixi etxera bueltatzeko ordua iritsi zitzaion arte. Ez zuten

elkarrengandik banandu nahi, hezurretaraino maiteminduta baitzeuden.

Felixek gutuna bidali zien etxekoei esanez bikotekidea aurkitu zuela eta

berarekin ezkondu nahi zuela. Horretarako, Euskal Herrira etortzeko asmoa

zeukatela. Udazkenean iritsi ziren Felix eta bere bikotekidea, Mary, Ameriketatik

Mendatara. Felixek bere familia aurkeztu zion Maryri eta oso ondo

hartu zuten. Felix eta Mary zemendian ezkondu ziren, Mendatako San Migel

elizan. Eta handik aurrera oso pozik bizi izan ziren elkarrekin, eta Felixen

familiakoek ez zuten gehiago diru arazorik izan inoiz.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!