20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

zuen autoa. Ehun metroko sufrimendua. Bere autora heldu zen. Txikia bere

beharretarako. Baina dirurik ez dagoenean ezin da gehiago eskatu. Kontu

handiz gurpil-aulkia autoaren atzean utzi, gidariaren jarlekuan eseri eta bere

helmugarantz abiatu zen. Bidean loradenda batean gelditu zen. Arrosa sorta

bat erosi eta aurrera jarraitu zuen. Minutu batzuetara bidegurutzera heldu

zen. Autoa izkina batean utzi eta irten egin zen. Kartelaren azpitik pasatzean

oilo ipurdia jarri zitzaion:

“Cementerio. Hilerria.” Negarren putzua. Poliki-poliki hurbildu zen Gorka

hilarri hartara. Arrosak hartu eta hilarri ondoan utzi zituen: “Nerea Puentes.

24 urte. Bizi izaten hasi orduko, hila”. Eta hilarriari begira bere hiltzailea.

Edo horrela sentitzen zuen behintzat bere burua. Iraganeko istripu triste

hura buruan zuen. Bizitza loteria antzeko zerbait da. Baina batzuek besteek

baino zorte gehiago dute. Eta noizean behin gertatu egiten da. Saria. Egun

batean ezkontzear dauden bikote alai bat izatetik, hurrengoan neska hilda

eta mutila elbarri geratzera pasatzen da.

Gau argia zen. Gorka Nerearen bila joan zen. 10 kilometro ingurura bizi

zen. Autoa erosi berria zuen eta ondoko herriko jaietara joatekoak ziren, batez

ere auto berrian buelta bat emateko. Nerea jaso eta abiatu ziren. Etorkizuneko

gertaera berri batzuetaz ziharduten. Ezkontza. Umeak. Zazpi urte

zeramatzaten batera. Bide bihurgunetsua zen. Gorka azkar zihoan. Aurrean

Seat hori bat. Intermitenteari eman eta aurreratu egin zuen. Baina zirudienez

Seatekoari ez zitzaion gustatu. Argiak piztu eta bozina jo zion. Eta handik

gutxira abiadura bizian albotik pasa zuen, erdiko atzamarra aterata. Nereak

kasurik ez egiteko esan zion. Une hartan, ordea, txikitako gogorapenak etorri

zitzaizkion burura: “Kakati! Kakati!”. Zerura begiratu zuen. Ilargi bete-beteak

kolorea ematen zion gauari. Une hartan bere barnean zerbait esnatu

zela sumatu zuen. Otsoa uluka hasi zen. Azeleragailuaren pedala gogor bultzatu

eta Seatari jarraika hasi zen. Gorkak, bere auto berriarekin, aukera zuen

bakoitzean aurreratu egiten zuen eta beste horrenbeste Seat horiak. Nereak

astiroago joateko eskatzen zion. Eta orduan iritsi zen bihurgune madarikatua.

Bihurgune estua, ez zen ikusten beste aldetik inor ote zetorren. Seatak

balazta zapaldu zuen. “Inozo kakatia!” pentsatu zuen Gorkak. Eta albotik

pasa zuen. Zoritxarrez ez zuen ikusi beste aldetik bazetorrela norbait. Autoa

airean irten zen, Gorkari bukaezina egin zitzaion hegaldia eman zuen eta lurreratzean

metro ugari jarraitu zituen arrastaka. Otsoaren uluak isildu egin

ziren. Isiltasuna nagusitu zen. Gorkak albora begiratu zuen eta Nerea ikusi

zuen, begi zuri-zuriak zabalik zituela, aurpegian espresio tristearekin. Hori

izan zen Gorkak, Nerea ikusi zuen azken aldia.

56

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!