20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

D.B.H. eta BATXILERGOA

BASERRI-ZOOLOGIKOA

Eta basurdeak haien mutur gogorrarekin nola igaro zuten hesia zulo bat

eginez.

Bere onetik irtenda zegoen gizona . Beste irtenbide bat aurkitzearren, inguruko

ehiztariei deitu zien basapiztiak ehizatzeko. Berak ere eskopeta bat erosi

zuen eta gauetan ortua zaintzen geratzen zen etortzen ziren animaliak uxatzeko.

Hurrengo asteak ederki joan ziren Juanitorentzat, baina behin eta berriz

etortzen zitzaion burura ea zergatik etortzen zitzaizkion basapiztia haiek

bere ortura. Batetik bazekien, bere ortuaria oso goxoa zela; baina bestetik

ez zekien, zeren normalean basapiztiak basoan geratzen ziren. Horregatik,

haiek ehizatzea txarto zegoela iruditu zitzaion eta ehiztariei ez ehizatzeko

eskatu zien. Berak ere utzi zion ehizatzeari eta basapiztiak aztertzeari

ekin zion. Juanitok aurkitu zuen arrazoia: basoak botatzea . Basoen jabeek

bertako zuhaitzak bota eta, apeak eginez, saldu egiten zituzten. Askok ez

zituen berriro zuhaitzak landatzen, eta gero, lurralde hark ez zuen balio

izaten basapiztien beharrizanetarako: aterpea, kamuflajea, habia ...

Juanito irtenbide bat atera nahian zebilen hori ez gertatzeko .

Basoetako jabeekin hitz egin zuen baina ez ziren ondorio batera heldu.

Harro zaputz eta alper batzuk ziren. Zuhaitzak saltzeagatik

oso aberats egin ziren eta haiek jende normala pobretzat

hartzen zuten; hau da , besteen sorbaldetatik gora ikusten zuten

euren burua. Aberatsak zirenez, ez zuten inolako lanik egiten.

Gainera, Juanito ekologistatzat hartu zuten haien lurraldeetan berriro

zuhaitzak sartzeko kontuarekin etorri zelako. Muturrak apurtu beharrean

ibili ziren iskanbilaka. Azkenean, Juanito kokoteraino jarri zen eta haiengandik

aldentzea erabaki zuen.

Etxera iritsi zenean , Juanito egunkaria irakurtzen hasi zen. Gogaitzen

hasia zen, baina etxeko lanak eginda zituenez ,eta beste zereginik ez zuenez,

irakurtzen jarraitu zuen. Artikulu bat irakurtzen zebilen, zoologiko

bati buruz. Juanitori orduan aurpegia argitu zitzaion . Ideia paregabe bat

otu zitzaion: lur zabal eta handiak zituenez, lur zati handi bat basapizti

bakoitzaren ekosistemara egokitu eta zoologiko bat bilakatzea eta ondoren

bertara eramatera!

Bere familiari kontatu zion dena eta martxan jarri ziren .

23

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!