20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

zebilen, oso urduri, ezintasunez. Ana Mariren etxera joatea otu zitzaion ea

bere gizona bertan zen edo Pederikorekin itsasoan, galdetu beharra zeukan

atsekabea nare zekion.

Ana Mari hemen al dun hire senarra Eta honek ezetz, itsasoan omen

zegoen. Orduan nahigabetuta andereak kairantz abiatu ziren. Gizonak

biak omen zeuden Pederikoren batelikuan, Kixkirena kaiari amarratuta

baitzegoen. Kofradiako sirena jo zuten herri guztia jakitun egon zedin,

eta gizonek, badaezpada, itsasotik zerbait entzuteko aukera izan zezaten.

Baina alperrik. Herriko marinelak eta hauen andere batzuk hurreratu ziren

portura; denak jarri zituzten jakinaren gainean. Gizonek Pankrazi eta Ana

Mari lasaitzeko animoak emateari adoretsu ekin zioten. Horiek bai gizonak,

horiek! Horrelakoak jada gutxi aurkituko ditugu.

Gaua zen, elizako kanpandorrean bederatziak puntuan ziren eta kanpaiak

beti bezala bederatzi aldiz jo zuen. Isiltasuna zen herrian nagusi, itsasoa

mugimenduan. Pankrazi eta Ana Marik marinelei zerbait egiteko esan zieten,

beraien esku zegoen guztia, baina alferrik. Marinelek ezin zuten euren bizia

arriskatu ekaitz bortitz harekin itsasora irtenaz. Izan ere, oso arriskutsua zen.

Itxarotea da dugun aukerarik zentzuzkoena- esan zuen Pellok, marineletako

batek. Emakumeek, lasaitu ezinik eta negar malkotan, buruaz baietz egin

zuten.

Andre batzuk etxera bueltatu ziren, baita euren senarrak ere. Kofradian

Pello, Markel eta Sabino geratu ziren bi emakume arduratuei laguntasuna

eskaintzen. Ekaitza gero eta indartsuagoa zen. Haize bolada harroa zekarren

eta euria hasi zen. Marinelek lasaitzeari jardun zioten euria zekarrela eta

itsasoa baretuko zela esanez. Hala ere, Pankrazi oso gaizki sentitzen zen, Ana

Mari bezala. Gaueko hamarrak jo zuten. Berriro entzun zituzten kanpaiak.

Itsasotik ez zen inoren aztarnarik ageri, itsasargiak ere ez zuen askorik

argitzen gainera.

Gauak aurrera egin zuen heinean, itsasoaren indarrak behera egin zuen.

Gaitz erdi! Marea beherantz zihoan. Gauerdiko kanpaiak entzun ziren.

Pederikok eta “Kixki”k sei ordu zeramatzaten itsasoan galdurik, edo etxera

bueltatu gabe behintzat. Kofradian Pello eta bi andere penatuak geratu ziren.

Atertu egin zuen bat-batean eta haizea gelditu. Kaira hurbildu ziren berriro

hirurak. Pederikoooo!!!! – oihukatu zuen Pankrazik eta albotik - Andoni!!!!!!!-

egin zuen txilio Ana Marik. Kixki ezizena zen, etxean bere izenez deitzen zion

gizonari , normala denez. Baina ez zuten erantzunik jaso.

114

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!