20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

Hau izan liteke ezagutu zireneko erretratua, edo beste asko. Edertasunez

gainezkako irudia, irreala dudarik gabe, baina sormenak eskeitzen digun abantaila

hori ere aprobetxatu beharra dago.Unibiertsitatean kokatu ditudan bi horien

arteko begiradak gero eta maizagoak izango ziren, argitasuna egunean

handiagoa, eta klase amaieran zein hasieran, ate horretantxe, bien arteko distantzia

astero murritzagoa, elkarren sudurrak parez pare geratu arte. Kontuak

kontu, hortik bederatzi hilabetera edo hamar urtera ni jaio nintzen, bien maitasunaren

hazi eta fruitu, eta landa eremuko etxe batean, laztan eta lausenguz

elikatua. Aita, ama baino bost urte nagusiagoa, herrian biologo ezaguna jada

itsas-biologian, eta amak etorkizun oso esperantzagarria zuen.

Etxe hartako berezko eguzkia zen ama. Ezpain finetan ostatu hartutako

irribarreak eztiki akatzen zituen nire gaueko amesgaiztoak eta eztabaidak

ere hala isilarazten zituen, aitari nire ttuttuna emango balio bezala. Eta begiak…

begi beltzaran haiek islatzen zuten bere arimaren purutasuna, ontasuna,

haiek zeukaten ekaitzaren ondorengo eguzki izpien betiereko argitasuna.

Ilea marroixka, luzea, mehea, bizkarraren erdia estaltzen ziona eta

eguzkiak suspertuko balu bezala, udaberriaren etorrerarekin batera argitu

egiten zitzaiona. Txoriek ere berriketari gogotsu ekiten zioten bere aurrean,

ogi puskek baino bere presentziak erakarrita; horrela lortu zituen eguneroko

ogi bezero fidel bezain alaiak. Inguruko etxeetakoek estimu handitan zuten,

eta hasieran sorpresatzat genituen bisitak ohiko egin ziren, sarri, opil edo

pastelen bat zekartelarik. Entzuten jakiteak, zein leunki eta goxoki hitz egiteko

zeukan berezko dohai horrek lilura eta erosotasuna sortzen zituen, eta

mireslerik sutsuena gure aita.

Harmonia hartan idatzi zuen amak bere lehen saiakera Genetika arloan

eta denbora gutxian, ustekabean, egunkari nahiz aldizkari guztiak josi ziren

bere izen eta idazkiz. Egongela laster bihurtu zitzaigun kamerek argiztaturiko

elkarrizketa-gune. Auzokoen poza eta zorion-agurrak are eta sentiberagoak

ziren, sentiberegiak. Alderdi guztietatik besarkadak. Musuak. Barreak.

Egia eta faltsukeria elkarrekin nahasirik, egoera hauetan gertatzen den legez;

deiak telefonora, eta hizketaldiak…bikainetan bikainenak. Han lortzen zuen

bere berezko zirraraz eserlekuetako bakoitza eskuratzea, eszeptikoenak ere

amore ematea, bere begi eta irribarreen ur geza eta gozoetan hondoratzea.

Han txalo zaparradak ziren uholdeen sortzaile, olatuz olatu aretoz areto zeramatenak.

Biologian adituak ez ziren agure zein gazteek gogoz ordaintzen zuten sakeleko

ogerleko bakoitza ama hitz egiten ikusteko, ama kontenplatzeko, eta be-

108

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!