20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

Eskoziara joan gaitezke. Leku paregabea

da. Orain dela urte bazuk

han egon nintzen. Zoragarria iruditu

zitzaidan. Ordudanik beti errepikatu

nahi izan dut bidaia hori. Orain

oso momentu egokia da horretarako,

prezio erakargarriak ikusi baititut interneten.

Edinburgora joan-etorria

eta hamar egun hotelean 400€ pertsonako

izango lirateke. Ikus dezakezunez,

oso prezio ederra da. Horrela opor guztiak ondo aprobetxatuko genituzke.

Begi bistan dago oso polita dela,

nire ustez behintzat. Egon nintzenean

txundituta geratu nintzen benetan.

Edinburgo da hango lekurik garrantzitsuena,

gazteluz inguratuta. Euskal

Herria aparte, nire bizitza osoan ikusi

dudan herririk ikusgarriena da. Ipuinetan

bezala euria egin arren, oso lasai

eta baketsu sentitu nintzen. Jende

atsegina topatu nuen, eta nahiko irekia

ingelesen aldean.

Han egon nintzen bitartean nire

irudimena askatasunean utzi nuen.

Bostehun urte lehenago hango gazteluak

poderio osoz egongo ziren. Zelan

biziko zen jendea Erregeak, printze

eta printzesak, nobleak, soldaduak...

Zaldi gainean boteretsuak edo dirudunak,

beste gainontzekoak oinez…

Arropa dotoreez edota oso pobreez

ibiliko ziren. Boterea lortzeko grinaz

gatazka itzelak egongo ziren, baina

jaiak, dantzak eta musika ere bai. Nire

burutik gauza piloa pasatu zitzaidan. Dena magikoa izan zen. Kafetegi batean

jezarri nintzen, apunte batzuk hartzeko, nire pentsamendu guztiak gordetzeko

asmoz geroago ez ahazteko.

138

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!