20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

leialak eta biok. Oraingoz behintzat, amarekin egotea ekiditzen zuen indar

osoz, hirugarren munduko katu gosetu batek saguarengana hurbildu eta

bere sena kontrolatzeko izango zukeen zailtasun berberaz. Sagua bere horretan

alai eta izukaitz.

Aurrean dudan marrazkia begiratu eta… nork esango zukeen. Baina aldats

baten ostean jaitsiera bat dator beti, eguzki argitsuenaren ondoren gauik ilunena,

eta zorion- eta mirespen-aurpegiek bekaitza eta gaitza dute ezinbestez

kokotean. Urteak joan, urteak etorri, gure artxibategi pribatua den garunean

dokumentu asko birziklatzen dira, baina zenbaitek, gainean hautsa izan

arren, barrua garbi eta garden diraute, garden bezain beltz. Aurrera begiratu

dut eta konturatu orduko eguzkia itzali da.

Neguko iluntze goibeletako bat zen, izar gabea. Hotz sakona kanpoan eta

ohera joateko prest nengoen, pijama jantzita. Ama, hurrengo egunean eman

behar zioten sari bat zela-eta, nigana hurbildu zen eta muxu eman zidan

masailean. Bere berotasuna eman zidan azal eroaletik barrena, eta horrexek

epeldu ninduen ehun maindire zetatsuk egingo luketen antzera, eta aterantz

abiatu zen. Azkenengoz eman zuen buelta eta begietara begiratu zidan, eta

hala erantzun nion nik, irribarre bat eskainirik. Leihora hurbildu eta kotxea

urruntzen ikusi nuen, argi gorriak, ipurtargiak bihurtu ziren arte. Trena hartu

eta Londresera joan beharra zuen.

Ohera sartu nintzen eta panpina hartu nuen eskuetan. Haizea zebilen baldar

gure lorategiko sagarrondoei bultzaka, baina aterri zen. Hostoen dantzei

begira-begira begiak itxi zitzaizkidan. Dexente beranduago, etxeko giltza

aditu nuen sarrailan sartzen. Logelako atea ere irekitzen nabaritu nuen eta

korridoreko argi xeheak aitaren irudia proiektatzen zuen, bere itzala hobeki

esanda. Haizeak, haserratzean, leiho bitarteko zirrikitu bat gogoz zeharkatzean

sortzen duen abistuak belarria, etzuteko bezain gogor. Aitak ohetik altxatzeko

eta janzteko esan zidan, amak deitu ei zuen eta guretzat ere hotelean

tokia zegoela. Irrikan jarri nituen prakak, eta baita jertsea ere. Alderantziz,

gero konturatuko nintzen moduan.

Autoko atzeko eserlekuan etzan nintzen, eta konturatu barik loak hartu

ninduen. Begiak ireki nituenerako zelai bat ikus nezakeen kotxetik, aurrez

aurre, eta argi leun bat harago. Irten eta ezkerraldean itsaslabar bat zegoela

ohartu nintzen. Itsasoa gaizto zegoen, eta olatuen orroa besterik ezin zitekeen

entzun. Beste ezer ez zegoen. Animalirik ez. Haizea ere mantso.

110

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!