20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

D.B.H. eta BATXILERGOA

OTSOAREN OIHUAK

baino ez zioten bota urari. Oso baxu zegoen. Inor ez zen salto egitera ausartzen.

Denak zeuden bata bestearen zain. Halako batean Gaizkak aurrera egin

zuen. Gaizka taldeko zaharrena zen. Eta ausartena. Denak geratu ziren uretara

begira, Gaizka ausartiari zer gertatu zitzaion jakiteko nahian. Gutxira,

burua atera eta oihuka hasi zen:

- Ura oso ondo dago ! Zergatik ez duzue salto egiten

Esaldia bukatu bezain laster denek salto zuten tropelean. Denak… Gorkak

izan ezik. Uretatik barreak eta garrasiak entzuten hasi ziren: “ Kakati! Kakati!”.

Baina bera ez zen salto egiten ausartzen. Ur gutxiegi zegoela iruditzen

zitzaion. “ Kakati! Kakati!” Orduan zeruan argitzen zuen ilargi bete handi

hari begiratu zion.

Gizaki orok basapizti bat gordetzen du bere barnean, une konkretuetan

azaltzen dena eta behin azaltzean gorputza eta burua guztiz aldatzen dituena.

Ilargi bete hark Gorkaren barneko otsoa piztu zuen. Eta pentsatu barik kakatiak

abiadura hartu eta salto egin zuen. Justu momentu hartan, olatu bat

etorri berria zen eta uraren maila gehiago jaitsi zuen. Gorkak ura eta lurra ia

batera jo zituen. Erabat geldirik geratu zen. Kakati oihuak isildu egin ziren.

Bat-batean mugimendua sumatu zen Gorkaren gorputzean. Lagunak

hurbildu zitzaizkion. “Ez ditut hanka sentitzen” oihukatzen zuen Gorkak.

Uretatik atera eta bazter batera eraman zuten. Bertan, masaje batzuk eman

zizkioten. Denbora gutxira hankak mugitzen hasi zen. Denek hartu zuten

arnasa lasai, bereziki Gorkak. Eta, noski, salto egiten jarraitu zuten. Gorka

kakatiak ere bai. Bazekien ia elbarri geratu zela, baina gaztea zen. Sustoak

ahaztu egiten dira.

Eta orain han zegoen bere etxean, balkoitik itsasoari begira. Bizitzak ironia

ugari ezkutatzen dituela otu zitzaion. Eta irribarre hits batekin bere gurpil-aulkiari

eragin zion gelara iritsi arte.

Bere logelako egutegira begiratu zuen. Azaroak 26. Boligrafoz markaturiko

eguna. Bere beso gihartsuekin lagundurik gurpilei bultza egin eta armairura

arte joan zen. Ateak zabaldu eta arropak aukeratu zituen. Beltzak. Urtero

bezala. Egun hark eskatzen zuen bezala. Beltza da sentimendu tristeenak

eta mingarrienak ondoen adierazten dituen kolorea. Egun hartarako aproposena.

Bost urtetan eskuratutako trebeziaz baliatuz, jantzi egin zen astiroastiro.

Giltzak hartu, atea itxi eta igogailuan jaitsi zen. Ehun bat metrotara

55

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!