11.07.2015 Views

toponimia eta kartografia: oinarrizko eskuliburua - Euskara - Euskadi ...

toponimia eta kartografia: oinarrizko eskuliburua - Euskara - Euskadi ...

toponimia eta kartografia: oinarrizko eskuliburua - Euskara - Euskadi ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Toponimia eta kartografia: oinarrizko eskuliburua. Nerea Mujika Ulazia 84III. DATUEN TRATAMENDUAAhozko iturrien eta iturri idatzien hustuketa egindakoan, erantzun dieguplanteatu genituen lehen galderei: nola deitzen da leku hau, nola deitzen zen, nondago eta zer da... Orain hurrengo urratsa eman behar dugu galdera berri batzueierantzuna emanez: orri honetan zein leku hautatuko dugu, leku honetarako zeintoponimo hautatuko dugu, nola idatzi behar dugu?Toponimoak definizioz bi osagai ditu: osagai berezia edo espezifikoa,entitate geografikoari izen propioa ematen diona eta, beraz, mota berekoentitateen artetik bereizten duena (Aizkorri, Urbasa, Elgea...) eta, gehienetan,osagai generikoa, entitate geografikoaren izaera modu orokorrean adieraztenduena (mendia, erreka, auzoa, plaza...). Bakoitzak tratamendu egokia eta apartekoabehar du: tratamendu geografikoan lekuen sorrera, berrantolaketa eta hautaketa,toponimoaren kokapen zehatza, entitate geografikoaren kodifikazioa, koordenatugeografikoak... finkatzen dira. Tratamendu linguistikoan aldaera desberdinenazterketa sinkronikoa (gehienetan, ahozko toponimoetan eta toponimokartografikoetan oinarriturik) eta diakronikoa (ahozko toponimoetan eta toponimodokumentatuetan oinarriturik), araututako irizpideen aplikazioa eta bertsioenproposamena egiten da. Tratamendu mota bi hauek beharrezkoak dira toponimoenazterketa osoa egiteko eta horretarako, lan hauek diziplina bakoitzeko adituek(geografoek eta filologoek batez ere) egin behar lituzketela deritzogu.III.1. OINARRIZKO GAI BATZUKTratamendu bakoitza azaldu aurretik, izen geografikoen arautzeari begiraEuskal Autonomia Erkidegoko mailan aplikatu diren arau edo irizpide batzuen berriemango dugu. Ikertzaileek eta lantaldeek, askotan, ez dute zertan irizpiderikasmatu, finkatuta dagoena eta erabiltzen dena ezagutu behar dute. Beharbada,irizpide horietako batzuekin ikertzailea ez da bat etorriko eta ikerketarenhelburuak irizpideok aldatzeko aukera ematen badio, beste bide bat har dezake;hala ere, erabaki hori irizpideak zeintzuk diren ezagutu ondoren hartu behar lukebeti.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!