26.08.2013 Views

Predikazioaren teoriak gramatika sortzailean (euskararen kasua)

Predikazioaren teoriak gramatika sortzailean (euskararen kasua)

Predikazioaren teoriak gramatika sortzailean (euskararen kasua)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

daudela defendatuko dugu, baina osagai horren buruak kategoria funtzional

bat izan behar duela gaineratuz . 9

Subjektuari dagokionez, perpaus txikien teoria D-egituraren egoeratik

hurbilago dagoen bitartean Williams-en teoriak S-egitura hobeto

deskribatzen duela frogatuko dugu : subjektua, predikatu-buruaren beste

argumentuak bezala, predikatuaren XP islapen nagusiaren barnean sortuko

litzateke ; baina, kasuaren beharrak direla eta, islapen horretatik kanpo atera

behar luke, S-egituran Williams-ek deskribaturikoaren antzeko egiturazko

harremanean geldituko litzatekeelarik .

Izenki-predikazioaren azterketa, erabakikor gerta daiteke GBaren arloan

proposatu diren zenbait teoria eta oinarriren baliogarritasuna eta jokaera

zehatza finkatzeko orduan . Adibidez, 'Kasuaren Teoria', 'O-Teoria' eta

'Hesien Teoria' eraikuntza hauetan ikusi diren gertaeren arabera behin eta

berriro berplanteiatu dira, inflexiodun eta inflexiorik gabeko predikatuen

jokaeren konparaketatik oso ondorio esanguratsuak ateratzen direlarik .

Horrela ba, 1 .2 . azpiatalean GBaren arlo teoriko horren abiapuntuen

laburbilpen bat egingo dugu, aurrerago, teorien edo oinarrien aipamena

egiteko orduan, ezagunak gerta daitezen . 1 .3 . azpiatalean, perpausaren

konfigurazioaren adierazpenaz GBaren arloan gertatu diren aurrerapenak

laburbilduko ditugu . Horrela, subjektua eta predikatua bilduko lituzketen

osagaietarako kategoria eta analisia erabakiko ditugunean, gure

proposamenak gaur eguneko joera orokorretan zehazki kokaturik etorriko

dira .

1 .4 . azpiatalean, euskarari buruz GBaren ikuspegitik egin diren azterketak

laburbilduko ditugu . Batzuetan aurkakoak diren hipotesien arteko aukera bat

egingo dugu hasierako atal honetatik . Horrela, aurrerago ez dugu bazterreko

eztabaidetan sartzeko beharrik izango ; eta bestetik, predikazioari buruzko

azterketetatik euskararen gramatikaren finkapenerako esanguratsuak izan

9 Kategoria funtzionalen definiziorako ikus 1 .2.1 . azpisaila .

15

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!