26.08.2013 Views

Predikazioaren teoriak gramatika sortzailean (euskararen kasua)

Predikazioaren teoriak gramatika sortzailean (euskararen kasua)

Predikazioaren teoriak gramatika sortzailean (euskararen kasua)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

dute. Mugimenduek beraz, paper tematikodun kokaguneetatik paper

tematikorik gabeko kokaguneetara gertatu behar dute, bestela mugituriko

argumentuak bi paper tematiko jaso eta 8-irizpidea bortxatuko bailuke .

Esan beharrekoa da semantikaren ikuspegitik paper tematikoen teoriak

kritika gogorrak jaso dituela, sintaxiari lotuegi baitago (Jackendoff, 1987) :

normalean erabili ohi diren 'Tema', 'Egilea' eta antzeko terminoak ez

dagozkie semantikaren teoriaren 'primitiboei' eta sintaxi-teorietan erabili ohi

diren subjektu eta objektuaren antzekoak dira. Hau da, harreman tematikoak,

'Kontzeptu-egiturako' 16 egiturazko konfigurazioetara laburtu behar lirateke

eta ez sintaxi-harremanetara . Izan ere, Gracia Solé-k (1987) 8-Teoria aztertu

duenean,- horrelako sintaxi irizpideei eutsi die : sintaxizko jokaera

desberdinak izateagatik bereiz daitezkeen 0-paperak baizik ez ditu kontutan

hartu, sintaxi jokaeraren ezberdintasunik ez duten paperak bereizteak inolako

esangarritasunik ez bailuke .

Hiztegi-adierazpenak paper tematikoen zerrenda hutsa izan gabe nolabaiteko

egitura izan behar duela pentsatu behar da : hasteko kanpo- eta barne-

argumentuen arteko asimetria garbiak azaltzen dira, barn-argumentuek beti

azpikategorizatuak izan behar duten bitartean kanpo-argumentuak

predikatuen egiturazko eskakizunei baitagozkie neurri handiagoan (ikus

adibidez Williams, 1980 ; Zubizarreta, 1985 ; Jackendoff, 1987) .

Bestetik, paper tematikoen artean kanpo-argumentua hautatzeko orduan

nolabaiteko ordenaketa dagoela pentsa daiteke (ikus adibidez Belleti & Rizzi,

1988 eta Grimshaw, 1990) : hasteko, egilerik badago, horixe hautatzen da

16 Jackendoff-en iritziz, hizkuntza hiru egitura-maila autonomotan, alegia maila

'fonologiko', 'sintaktiko' eta 'semantiko/kontzeptualean' antolaturik dago . Bestalde, maila

horietariko bakoitza zenbait 'eraketa-erregelaren' bidez deskribatzen da, maila desberdinak

lotzen dituzten 'korrespondentzia-erregelak' ere badaudelarik . Horrela, hiztegi-sarrera

bakoitza, ongi eraturik dauden egitura fonologiko, sintaktiko eta kontzeptualaren zatien

arteko elkarketatzat har daiteke .

23

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!