26.08.2013 Views

Predikazioaren teoriak gramatika sortzailean (euskararen kasua)

Predikazioaren teoriak gramatika sortzailean (euskararen kasua)

Predikazioaren teoriak gramatika sortzailean (euskararen kasua)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Azkenean, eskerrak emateko tenorea heldu da eta ez nuke inor ahaztu nahi, atzera

begiratzeko une honetan laguntza horiek uste baino ugariagoak izan direla ikusi baitut .

Hasteko, Pello Salaburu eskertu behar dut, tesi hau zuzentzea onartu zuenean niregan

jarri zuen konfidantzagatik eta lanaren burutze-prozesuari behar zuen denbora eta

ahalegin guztia, askotan beste nonbaitetik kenduz, emateagatik .

Aipu berezia behar du, zalantzarik gabe, Juan Carlos Odriozolak, bera izan baitzen

neurri handian lizentziaturaren laugarren kurtsoan Euskara Zientifikoa I irakasgaia egin

nuenean nire ikusmirak Biologiaren esparrutik Hizkuntzalaritzaren arlora aldatzeko

eragile nagusienetariko bat . Aurrerago ere, jadanik nire iharduera profesionala beste

nonbait zegoenean eta Zientzi Fakultatean Euskara Zientifikoa I irakasgaia irakasteko

plaza bat lehiaketa publikora atera zenean, bera izan zen berriro ere, nire bizitzean

zeharo erabakikorra izan behar men aldaketa egiteko azken bultzada eman zidana .

Bestetik, hizkuntzari buruz ditudan ezagumenduen zati handi bat berarengandik jaso

dut eta azkenik, doktoretza-tesi honen burutzapen-prozesuan nire ondoan egon da beti,

behar nuen laguntza eta adorea ematen .

Zientzi Fakultatean Euskara Zientifikoa irakasten duten gainerako irakasleak ere,

alegia, Julio García, Martxel Ensunza eta Kepa Altonaga, ezin utz ditzaket aipatu gabe,

beraiengandik hizkuntzaz dudan formazio orokorraren zati garrantzitsu bat jaso baitut .

Pilartxo Etxeberriak eta Miren Azkaratek ere, aipu berezia behar dute, Euskal

Filologia sailean nagoenetik aurrera joateko behar nituen laguntza eta aholkuak behin

ere zalantzarik azaldu gabe eskaini baitidate, bai lankide modura eta bai lagun modura

ere . Lan honen burutzapenean ere, parte zuzena hartu dute, Doktoretza kurtsoen tutore

modura, Pilartxok, eta lan berari buruzko iruzkin ezinhobeak emanez, Mirenek .

Mila esker baita Patxi Goenaga, Itziar Laka eta Jon Ortiz de Urbina-ri ere, lan honi

buruz egin dizkidaten eduki eta adibideei buruzko iruzkinak oso lagungarri, eta zenbait

kasutan ezinbesteko gertatu baitzaizkit .

Ezin utz dezaket aipatu gabe Luis Eguren askotan nire eskuetara helarazi duen azken

uneko bibliografia eta batez ere transmititu didan adore eta konfiantza oso preziatuak

izan baitira niretzat .

Doktoretza-kurtsoetan irakasle izan nituen guztiak ere aipatu nahi nituzke beraiei zor

baitiet hizkuntzalari modura dudan formazioaren zati handi bat : Koldo Zuazo, Itziar

Idiazabal, Lourdes Oinederra eta Andolin Eguzkitza, eta Miren Azkarate, Pilartxo

Etxeberria, Patxi Goenaga eta Pello Salaburu .

Bukatzeko Euskal Filologia Saileko gainerako kideei, beraiekin izan ditudan

harremanak, batzuetan atseginak eta beste batzuetan eztabaida-girokoak, beti gertatu

baitzaizkit lagungarri, batzu¬an nireganako konfidantza berreskuratzeko eta beste

batzuetan, nire burua gainditzeko .

Aparteko saila merezi dute Nerea Zabalak eta Fernando Plazaolak nire iharduera

profesionalean aurkitu ditudan hainbat arazoren inguruan beraien ikuspegia eta laguntza

eskaini baitidate . Eta, zer esanik ez, Ciprik, Garazik eta nire senide guztiek, lan honen

bukaera-aldean pentsaezina zirudiena eskaini baitidate : lasaitasuna .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!