26.08.2013 Views

Predikazioaren teoriak gramatika sortzailean (euskararen kasua)

Predikazioaren teoriak gramatika sortzailean (euskararen kasua)

Predikazioaren teoriak gramatika sortzailean (euskararen kasua)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

(19) A oinarria : Anaforek uztarturik egon behar dute beren

gobernu-kategorian .

B oinarria : Izenordainek aske egon behar dute beren

gobernu-kategorian .

C oinarria : Erreferentziadun adierazpideek aske egon

behar dute .

Ikus daitekeenez, komandoaren harremanerako, bi definizio eman dira,

(15) eta (18) hain zuzen ere : lehenengoan adarkaketa guztiak hartzen dira

aintzakotzat ; bigarrenean berriz, islapen nagusiak baizik ez dira kontutan

hartzen. Chomsky-k (1986a) gobernu-harremanaren definiziorako m-

komandoaren beharra ikusi duen bitartean, 'Uztarduraren Teoriarako',

ezinbestekotzat jo du c-komandoaren definizioa mantentzea, bestela the

city's [ ()(destruction t] eraikuntzak C-oinarria eta His [apictures ofhimse j]

delakoak B-oinarria bortxatuko bailituzkete : bi elementu erreferentziakideek,

islapen nagusi berberaren barnean daudenez, elkar m-komandatuko lukete

(a N' maila da eta ez islapen nagusia) .

Abney-k (1987), 'Determinatzailearen Hipotesiaren' aide erabili ditu

honelako gertaerak, zeren determinatzailea Naren espezifikatzailea izan gabe

osagarri modura NPa duen kategoria funtzionala bada, goiko adibideetan a

islapen nagusia (=NP) izango bailitzateke : [Dp the city's [Np destruction t]] /

[DP his [Nppictures ofhimself ]] . Modu honetara, posible da arlo guztietan

m-komandoaren definizioaz lan egitea .

Orokorki gobernu-kategoriak 'funtzio-konplexu osoekin' erlazionatzen

dira, hau da predikatu, subjektu eta osagarri bat barnean dituzten

adabegiekin . Beraz, lehenengo hurbilketan behintzat, NP (edo DP) eta IP

dira gobernu-kategoria nagusiak .

Uztarduraren Teoriaren arloan azaldu den arazo garrantzitsuenetariko bat,

uztardura ezarri behar deneko mailari (D-egitura, S-egitura, LF, LE)

dagokiona da oinarri eta hizkuntza desberdinetarako desberdintasunak

badaudela baitirudi .

33

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!