26.08.2013 Views

Predikazioaren teoriak gramatika sortzailean (euskararen kasua)

Predikazioaren teoriak gramatika sortzailean (euskararen kasua)

Predikazioaren teoriak gramatika sortzailean (euskararen kasua)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

kasua hartzen du INFL burutik eta 8-markaturik dagoen katearen buztanari

(aditz inakusatiboaren argumentua) helarazten dio . 20

(16) There is a child in the room

Bestetik, 'Gobernuaren Teoriaren barnean', kontutan hartzekoa da baita

'Kategoria Isilen Oinarria' (ECP) . 21 Horren arabera, aztarnek, egokiro

gobernaturik' egon behar dute, gobernu-harreman hori aurretik definitu dena

baino hertsiagoa delarik: aztarnak bi modutara egon daitezke egokiro

gobernaturik, beren aintzindariak gobernatzen baditu edo lexikoki

gobernaturik badaude, hau da buru lexiko baten osagarriaren gunean

badaude . Oinarri honetatik bertatik, objektu eta subjektuen arteko

asimetriaren berri eman daiteke : izan ere, objektuen aztarnak beti egoten dira

lexikoki gobernaturik, baina subjektuen aztarnek aintzindariaren gobernua

behar dute .

1 .2 .4 . Mugaduraren Teoria

Aurreko sailean eskaini den 'Hesien' definizioa, 'Mugaduraren Teoriaren'

arloan kokatu behar da : teoria horren eskakizun nagusia 'Azpikotasunaren

Baldintza' izenaz ezagun dena da, alegia, mugimenduek hesi bat baino

gehiago ezin zeharka dezaketela .

Esan dugunez, argumentuak 'Kasuaren Iragazkiaren' eskakizunari

erantzunez mugitu ohi dira . Horrela, goiko ataletan aipatu izan diren oinarri

eta teoria guztiak kontutan hartuz, argumentuek sortzen direneko gunean

hartzen dute dagokien paper tematikoa eta bertan berezko kasua hartzerik ez

badute, mugitu egiten dira egiturazko kasuaren bila 'Kasuaren Iragazkia' ez

20 'The Case Transmission Hipothesys' (CTH) (Chomsky, 1986)

21 ECP='Empty Category Principie' (Chomsky, 1981)

31

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!