26.08.2013 Views

Predikazioaren teoriak gramatika sortzailean (euskararen kasua)

Predikazioaren teoriak gramatika sortzailean (euskararen kasua)

Predikazioaren teoriak gramatika sortzailean (euskararen kasua)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1.2. GBaren oinarriak

GBaren arlo teorikoan, esapideei maila desberdinetako itxuraketak eskain

dakizkiekeela da lehendabiziko onarpena : D-egitura, S-egitura, Forma

Logikoa (LF) eta Forma Fonologikoa (PF) . Entzuten ditugun esapideak

PFaren iragazkiak zeharkatu dituzten S-egiturako adierazpenak dira ;

gainerako mailei dagozkien itxuraketak, ez dira azaleratzen, abstrakzio-

ahalegin handiagoa eskatzen - diguelarik. Gramatika Sortzailearen hasierako

garaietako Transformazio-erregelak, itxuraketa-maila horien arteko

pausoetan gertatzen den Mugi-(x izeneko erregelera murriztu dira,

mugimenduek UGaren oinarri eta baldintzak bete behar dituztelarik.

D-egitura, 'Hiztegian' kategoria lexikoez dugun informaziotik abiatuta

eraikitzen da 'X-barra' izenaz ezagun den teoriaren oinarriei jarraiki .

'Islapenaren Oinarriaren' arabera, D-mailaren egitura hori, mantendu egin

behar da itxuraketa-maila guztietan. Horrela Mugi-a erregela ezartzen den

bakoitzean, mugimenduaren abiapuntua adierazten duen aztarna (t) bat utzi

behar da jatorrizko gunean .

Bestetik, perpausen egiturak, zenbait teoria, azpiteoria eta oinarriren

araberakoa izan behar du : egitura tematikoaren erantzuleak, 0-Teoria eta

Kasuaren Teoria dira, eta X'-Teoria deritzonak bere aldetik, hiztegi-

sarreretatik islatzen diren egitura tematikoek izan ditzaketen konfigurazioak

mugatzen ditu .

Goiko teoria nagusi horietatik kanpo, haiekiko harreman estuetan dauden

beste teoria batzuk ere, hartu behar dira kontutan : aide batetik, 'Gobernuaren

Teoriak' eragin zuzena du A-paperen eta kasuen ezarketan ; bestetik,

'Uztarduraren Teoriak', izenki, izenordainki eta anaforen arteko harremanak

zehazten ditu ; eta bukatzeko 'Mugaduraren Teoriak', mugimenduetan bete

behar diren baldintzak murrizten ditu .

17

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!