11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ikasleak ez duenez jada beste izaki bizidunen jokabidea

gizakienarekin dituen antzekotasunen arabera aztertzen,

era kritikoan azter daitezke izaki bizidunei ezaugarri

antropomorfikoak eta subjektiboak ematen dizkieten

ipuin eta elezaharrak. Espezie bakoitzak berarekin habitat

berean bizi diren animalia eta landare komunitateekiko zer

funtzio betetzen duen ulertzea errazten da horrela.

Hezkuntza etapa honetan haurra moralki mendeko

da oraindik, eta erreferentzi eredu onak izatea, beraz,

lagungarri izango zaio ingurunearekin begirunez jokatzea

zer den bereizteko eta jokabide hori antzeratzeko.

Nolanahi ere, bere balio sistemaren eraikuntza mailakakoa

da, eta, beraz, bere irizpide propioen arabera gidatua

izateko gero eta premia handiagoa izaten du. Hori dela eta,

bere ingurune hurbileko elementuetan –ikastetxea, etxea,

kalea, auzoa edo herria– eragina duten arazoak aurkeztuz

kitzikatu behar da. Ingurugiro arazoak gatazkak bailiran

tratatu behar dira, egoera edo gertaera problematikoen

bidez, so egote hutsa eta deskripzio aseptikoak alde batera

utzi, eta beste ezagutza, jarrera eta balore batzuetara

iristeko. Dena dela, bioaniztasuna galtzetik datozen

arazoak, batetik, eta giza jarduerek bioaniztasunean duten

eragina, bestetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako

unitateetan landuko dira, haurraren kontzientzia kritikoa

ernatzeak nori bere balio sistema autonomoki prestatzeko

gaitasuna ematen diolakoan.

B I O A N I Z T A S U N A E Z A G U T Z E N

A.5 D I D A K T I K A O R I E N T A B I D E A K

122

Unitate hau hamabostaldi batean burututa izateko

moduan diseinatu da. Hemen proposatzen diren eduki

gehienak, bestalde, Ingurunearen Ezagutzari dagozkio,

baina, hala ere, ariketa askotan beharrezkoa da beste alor

batzuen ekarpena. Gora-behera horiek guztiak, dena dela,

datorren atalean azalduko dira.

Ariketak sailkatzerakoan, Tbilisiko helburuak hartu dira

kontuan, eta hartara, sinbolo bat erabili da helburu

bakoitzeko:

- Aldez aurretiko ideiak

- Ulermena

- Kontzientzia hartzea

- Parte hartzea

- Ebaluazioa

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K

C E I D A

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!