11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2 I N F O R M A Z I O O R O K O R R A

1.- ZER DA BIOANIZTASUNA?

1.1.- KONTZEPTUA

B I O A N I Z T A S U N A

Aniztasuna anitz denaren zertzelada da: askotasuna, barietatea,

desberdintasuna, gauza desberdinen ugaritasuna, monotonia

edo uniformetasunik eza,...

Bioaniztasunak beraz, izadian dauden elementuen aniztasunari

egiten dio erreferentzia, baina elementuenari ez ezik baita

funtzio, egitura, forma, tamaina, egoera erlatiboenari ere. Baina,

oroz gainetik, izaki bizidunen konbinazio genetikoen aniztasuna

eta aberastasuna adierazten du bioaniztasunak.

Biosferaren izateko arrazoia ahalik eta ekologi hobi gehien

sortzea, mantentzea eta okupatzea da, aldagai abiotikoen eta

biotikoen konbinazioak uzten dituenak bezainbeste.

Biosfera sistema dinamiko bat da; hau da, ezin egon daiteke

beti berdin, aldekatarik nozitu gabe, denboraren denboraz

(estatiko). Edo berritzen da, edo zahartzen eta hiltzen da.

Planetaren aberastasun biologikoa koantifikatzea ez da, ez,

gauza erraza. Munduko espezie kopurua 5 eta 30 miloi

artekoa izango da gutxi gora-behera, baina 1,4 miloiri baino ez

diogu izena jarri: 1,03 milioi animaliari eta 248.000 goi mailako

landareri.

Gure ezaguera, bistan da, oso mugatua da. Izaki bizidun

ezagunenetara mugatzen da, hegaztietara eta ugaztunetara,

alegia: 9.000 mota hegazti eta 4.000 mota ugaztun ezagutzen

ditugu (ezagutzen diren espezie guztien %1).

Bioaniztasuna espezie ugaritasunaren erakusgarri da, eta

espezie barietaren adierazle (hala espezie barruko barietatea

–zeina hainbat arraza eta tipotan ageri baita– nola banakoen

arteko barietatea). Bioaniztasunak gene, espezie eta

ekosistemen aniztasunari egiten dio erreferentzia.

Planetako edozein lekutan, hasi basamortutik eta Ipar Bururaino,

dago bioaniztasuna; gora-behera koantitatiboak izan ohi dira,

dena dela, ekosistema batzuetatik besteetara. Horrek ez du

esan nahi ekosistema bat, bioaniztasun handiagoa duelako,

beste bat baino hobea denik, baizik eta ekosistema bat hobeto

edo okerrago zainduta egoteak bere bioaniztasunak iristen

duen balioarekin duela zerikusia: bioaniztasunaren balioa izan

daitekeen handienera zenbat eta gehiago hurbildu, orduan eta

hobea da.

C E I D A

Bioaniztasunik handiena duten ekosistemak baso tropikalak eta

koral arrezifeak dira.

1.2.- BIOANIZTASUNA NOLA SORTZEN DEN

Bilakaera prozesuaren ondorioa da bioaniztasuna: poliki-poliki,

baina etengabe, berritu egiten dira espezieak. Espezie batek,

edozeinek, bizialdi jakin bat du, luzeagoa edo laburragoa, baina

mugatua, betiere.

Gogoan izan, bestela, gizakiaren sorrerari bide eman zioten

zimino antropomorfikoen espezie desberdinen segida; edo gune

jakin bateko kolonizazio naturalaren prozesua (ondorengotza

segida); edota ingurune baldintza desberdinetan bakarturiko

espezie baten bilakaera desberdina.

Hala, bada, konbinazio genetikoa zenbat eta aberatsasgoa,

bizitzaren prozesu dinamikoan ondorengoa izateko aukera are

eta handiagoa, izango da.

1.3.- BIOANIZTASUNAK ZERTARAKO BALIO DUEN

Gizakiaren biziraupenaren oinarria da bioaniztasuna. Izan

ere, bioaniztasunaren mende baitaude baliabide naturalak:

janaria, arropa, sendagaiak, energia… Beste era batera esanda,

bioaniztasunak eragin zuzena du bizi kalitatean: alegia, berehala

balia daitezkeen ondasun eta irabazi ekonomikoak dakartza.

Beste espezie etxetiar batzuk (edo horien hibridoak) hobetuz

eta bereganatuz, gainera, aregotu egin daiteke bioaniztasuna.

Horren ondorioak nabarmenak lirateke elikaduran, osasunean

eta izurriteen kontrako borrokan, besteak beste.

1.3.1.- Bioaniztasuna eta giza elikadura

Selekzio artifizialaren bidez, milaka animalia eta landare arraza

berri sortu da nekazaritzan eta abere hazkuntzan. Ekosistema

mota, gizakion premiak, eta baliabideak ustiatzeko modua,

agerpen harrigarri horren eragileak izan dira. Gaur egun, baina,

alderantziz gertatzen ari da:

- Indian lantzen ziren 30.000 arroz subespezietatik 50

bat baino ez dira lantzen gaur gaun.

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K 13

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!