11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

B A R I K E T A B I L D U M A

152

B I O A N I Z T A S U N A E Z A G U T Z E N

BIZI ZAREN LEKUKO ZUHAITZAK EZAGUTZEA

Lehen jendeak ondo ezagutzen zituen etxe

inguruan bizi ziren landare eta animaliak. Ez zen

harritzekoa animalia basatiak ikustea jendea bizi

zen etxe inguruetan. Jendeak landareak biltzen

zituen, bai jateko bai sendagaiak prestatzeko. Orain,

berriz, erosten ditugun produktu guztiak landutako

produktuak dira; ahaztu egin ditugu jada izaki

bizidun horien izenak, baita gure etxe ondoan bizi

direnenak ere, eta ez gara oroitzen ere haietatik

ateratzen ditugun etekinez

1.- Zer dakizu, ba, ikastetxera bidean ikusten dituzun

zuhaitzez? Bizi garen herriko edo auzoko kaleak,

parkeak eta ingurumariak ezezagunak zaizkigun

zuhaitzez eta zuhaixkez beterik daude. Ariketa

honen helburua ez da bizi zaren herri edo

auzoko zuhaitz eta zuhaixka guzti-guztien

izenak ikastaraztea, inguruetako ezagunenak

izenez bereizteko gauza izatera iristea baizik.

Baina izenak ez ezik, izaki bizidun horien

ezaugarri eta berezitasun nagusiei buruz ere

ikas zenezan nahiko genuke: izaki bizidun horiek

ingurunera nola moldatu diren, nondarrak diren,

elezaharretan aipatzen ote diren, zertarako

erabiltzen eta erabili izan diren, haiei buruzko

gertaera edo gauza bitxirik ote dagoen, …

bat, eta egizu zure zuhaitzari buruzko homirudi

txiki bat, hartaz ikasi duzun guztia azalduz.

Hormirudia era askotako baliabideez osa

dezakezu: zuhaitzaren argazkiak, enborreko

azalaren irudi kalkatuak, fruituaren marrazki

zehatza, prentsatutako hosto bat, …

IZENA

• Izen zientifikoa

• Beste izen batzuk

• Ezaugarriak

• Habitata

AZALAREN

KALKOA

ZUHAITZAREN

ZILUETA

BA AL DAKIZU?

Zertaz idatzi?:

• Berezitasunak

• Habitatera nola moldatu den

• Jatorria

• Elezaharrak edo gertaerak

• Oraingo eta iraganeko erabilerak

• Gauza bitxiak

• Eta abar…

HOSTOA FRUITUA LOREA

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K

- Gure herri eta hirietako kaleetan hain arrunta den

sasiakaziaren lore zuriak jateko onak dira. Antzina

edabe lasaigarri bat egiten zen haiekin.

- Jatorriz Ameriketako den katalpa arbolari zigarroen

arbola ere esaten zaio, fruituek halakoen itxura

dutelako, batetik, eta txerokiek beren pipetan

fruitu horiek erretzen omen zituztelako, bestetik.

- Elezaharrak dioenez, Judas apostoluak izen bereko

zuhaitzean (Judasen arbola, Cercis silisquastrum)

urkatu zuen bere burua. Horregatik omen ditu

arbolak adarrak okerrak.

- Ingalaterrako sorginek lizar makilez egiten zituzten

beren erratzak, lizarra aldean zutela ito ezingo

zirelako ustean.

- Intxaurrondo beltza zurgintzan oso aintzat hartua

da, duen zur bikainagatik eta ematen duen fruitutik

ateratzen zaizkion tindu eta olioagatik. Olioa

pinturak, xaboiak eta bernizak egiteko erabiltzen

da.

- Baskoiek haritza adoratzen zuten, jakinduriaren eta

biziaren sinbolo gisa. Baskoientzat zuhaitz magikoa

bihurtzen zen haritza San Joan gauean. Haritza da

Gernikako arbola, eta haren azpian egiten zen, Erdi

Aroan, Bizkaiko Gobernuaren Biltzarra.

- Duela gutxi, haginetik taxol izeneko substantzia bat

atera da, eta berari esker emaitza bikainak lortzen

ari dira minbiziaren aurkako borrokan?

11. A R I K E T A

C E I D A

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!