11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

A.7 A R I K E T E N A Z A L P E N A

42

B I O A N I Z T A S U N A Z O H A R T Z E N

ANIMALIAK ETA LANDAREAK ZAINTZEKO ARDURA

Ariketa hauek guztiak baliagarri izan zaizkigu haurra

ingurugiroaren gaira hurbiltzeko, ingurugiroa behar

bezala gorde eta zaintzeko ahaleginean gutako

bakoitzak zerbait egin behar duela jabe dadin

lortzeko, eta, azkenik, baita ingurugiroa osatzen

duten izaki bizidunekiko begirunezko jarreren alde

egiteko ere.

Ariketa honen bitartez arazoan zuzenean parte

hartzera bultzatuko ditugu haurrak. Gutun bana

idaztea eskatuko diegu, eta gutuna nori zuzendu?

Animaliekiko eta, oro har, ingurugirorekiko jarrera

hobetu beharra duen edonori. Ezagutuko duzue bat

edo bat, basabereak edota etxaberak gaizki tratatzen

dituena, edo arboletako adarrak puskatzen ibiltzen

dena. Izadia errespetatzen eta maitatzen ikasi behar

dugu, izadia baita gure «etxea».

“ERREKORREN LIBURUA”

Ariketa honetarako ikasleak animaliei eta landareei

buruzko informazioa eta berri bitxiak bilatu eta bildu

behar ditu, aldizkari eta entziklopedietan arakatuz,

ezagunei eta gurasoei galdetuz, …

Era honetako albisteak bilatu nahi dira: «40 kiloko

kalabaza, munduko handiena, hazi dute»; «Erleak

dantza moduko hegaldi bitxi batez komunikatzen

dira»; «Otsoa azaldu da berriro»; «Basoak salbatzeko

ekimena herrian».

Ikastaldea taldeetan banatu, eta arreta eman dieten

gauzei edo gertaerei buruz iker dezatela eskatuko

diegu ikasleei.

Aurkitzen dituzten berriak txarteletan idatzi behar

dituzte, eta ikasgela barruko edo kanpoko hormetan

itsatsi, eskolako gainerako ikasleek ere ikerketaren

berri izan dezaten.

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K

Postal baten gisako gutuna idaztea proposatzen da:

alde batean mezua idaztea, eta beste aldean, berriz,

salatzen denari buruzko marrazkia egitea.

• Ariketa egiteko behar den materiala:

• Lan fitxa (ikasleak betetzeko).

• Tenporalizazioa: 30’

Ariketa hau, ikaslea bere inguruneko izaki

bizidunetara ohitzeko baliatuko zaigu.

• Ariketa egiteko behar den materiala:

• Informazioa bilatzeko liburuak, aldizkariak,...

• Bildutako albisteak azaltzeko txartelak

prestatzea.

• Txartelak prestatzeko eta hormetan itsasteko

tresnak: papera, margoak, txintxetak, zinta

itsasgarria.

• Tenporalizazioa: 60’ Informazioa biltzeko

denbora ikasle bakoitzaren premien

araberakoa izango da.

14. A R I K E T A 13. A R I K E T A

C E I D A

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!