11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

A.7 A R I K E T E N A Z A L P E N A

38

B I O A N I Z T A S U N A Z O H A R T Z E N

ANIMALIA GUZTIAK EZ DIRA BERDINAK!

Ariketa honetan baserri edo etxalde eskola batera

bisita egitea proposatzen da. Helburua, baserrian

edo etxaldean bizi ohi diren animaliei behatzea.

Ikasleei aipatu etxalde bateko animaliak etxabereak

direla eta pertsonak arduratzen direla haiek

zaintzeaz.

Ariketa hau etxabereek eta basabereek dituzten

premiak eta portaerak elkarrengandik bereizteko

baliatuko zaigu: zer jaten duten, nolako itxura duten,

zer motatako harremanak dituzten gainerako

animaliekin.

Ariketa hau behar bezala burutzeko ezinbestekoa

da inguruko lekuren batera joan, eta haurrek

ikusgai diren basabereak bertatik bertara ikustea

eta ezagutzea. Gero, elkarrekin alderatuko ditugu

ezagututako habitat desberdinak.

ZERTAN BEREIZTEN DIRA?

Animalia bakoitza bere bizimoduak bereizten du

besteengandik. Ariketa honetan ikasleak bizimodu

horiei buruzko alderdi desberdinak identifikatu

beharko ditu.

Irakasleak animalia –etxabere, basabere edo

animalia basatia– banari buruzko informazioa

bilatzeko eskatuko die ikasleei. Gero, bakarka, fitxa

beteko dute, eta, azkenik, ariketan zehar bildutako

informazio guztiaz baliatuta, bateratze lana egingo

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K

Behinola basati izandako eta gero, denboraren

denboraz, etxabere bilakatu eta gure artean bizi

diren animaliez ere hitz egingo diegu: basakatuaz

eta etxeko katuaz, esate baterako.

Ikus, ariketa osagarrietan, «Izadian jolasean» saileko

ariketak (1. eta 2. ariketak). Irtenaldi hau aukera ona

izan daiteke ariketa horiek egiteko.

Ariketa osagarri gisa katuaren ezaugarri

nagusiei buruzko irakurgairen bat irakurtzea

ere proposatzen da. Katua aukeratzea erabaki

da adin honetako haur gehienek hurbilen duten

animalietako bat delako. Bibilografian «Recursos

para el trabajo de experiencias en el Ciclo Inicial»

liburuaren erreferentzia ematen da (irakurri «El

gato» izeneko kapitulua).

• Ariketa egiteko behar den materiala:

• Lan fitxa (ikasleak betetzeko).

• Etxalde/baserria eta/edo bisitan joango garen

ingurunea.

• Tenporalizazioa: 20’ (fitxa egiteko).

Ikustaldia egiteko irakasleari beharrezkoa

iruditzen zaion denbora erabiliko da.

da.

Ariketa honen helburua animalien inguruko

informazioa bilatzea da, askotarikoa eta ahalik

eta osoena. Fitxa guztiak bildu eta guztion artean

fitxa bilduma edo fitxategi handi-handi bat osatzea

-deitu ere ANIMALIEN FITXATEGI HANDIA dei

genezake– proposatzen da (ariketa hau Unitate

Didaktiko honetarako ebaluazio ariketa izan liteke).

7. A R I K E T A

8. A R I K E T A

C E I D A

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!