11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

B A R I K E T A B I L D U M A

C E I D A

B I O A N I Z T A S U N A E Z A G U T Z E N

ZER HABITAT NAHIAGO DUTE IZAKI BIZIDUNEK?

Orain zientzilarien zehaztasun guztiaz baliatu beharko duzu bi esperimentu egiteko: alegia, izaki bizidunek

leku batean ala beste batean bizitzea nahiago duten ikertzeko. Ikastaldea bi taldetan banatu ondoren, talde

bakoitzak esperientzia bat aukeratuko du. Bukatzean, emaitzen azalpena egin behar duzue, eta horren gainean

eztabaidatu.

A- Zer habitat mota nahiago dute kukurutxek?

Materiala: zenbait kukurutx, plastikozko kutxa bat, kartulina beltz bat, xukapapera edo kotoia, eta ura.

Muntaia: jarri xukapapera (A eta B koadroetan) eta kotoi bustia (C eta D koadroetan) eta estali kutxaren

erdia kartulina beltz batez, kutxa lau koadrantetan banatuz (ikus marrazkia).

Esperientzia nola egin: Utzi zenbait kukurutx koadrante bakoitzean, eta itxaron; egon zaitez minutu

batzuez haiei begira. Esperientzia egin baino lehen, bota hipotesi bat, arrazoibideak emanez: zer uste duzu

gertatuko dela? Orain, egon zaitez minutu batzuez arretaz begira. Zer gertatu da? Zer ondorio atera

daitezke esperientzia honetatik?

B- Zer lurretan hazten dira hobeto landareak?

A.- ILUNA ETA LEHORRA

B.- ARGIDUNA ETA LEHORRA

C.- ILUNA ETA HEZEA

D.- ARGIDUNA ETA HEZEA

Materiala: ontzi bat, 3 botila plastikozko edo 3 lorontzi, 3 pagatxa edo 3 ezkur, ura, harea, buztina,

landare lurra.

Muntaia:

- Utzi fruituak beratzen zenbait egunetan, errazago erne daitezen.

- Moztu botilak lorontziak egiteko, eta zuloa egin ipurdian.

- Bete botila bat hareaz, beste bat buztinez eta bestea landare lurrez.

- Jar ezazu fruitu bana lorontzietan, eta ureztatu erregulartasunez. Jarri lorontziak leku epel batean.

- Zein uste duzu ernetuko dela lehenago? Zergatik?

8. A R I K E T A

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K 147

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!