11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2 I N F O R M A Z I O O R O K O R R A

4.4.- BASO NATURALEN EGOERA ZERTAN DEN

Euskadiko basoen historia (baso autoktonoaren galera

eta koniferoen ordezkapena) baliagarria izan daiteke

unitate didaktiko honetako oinarrizko kontzeptuak,

bioaniztasunaren zainketaren eta baliabideen zentzuzko

ustiapenaren arteko lotura, laburtu eta interpretatzeko.

Dakigunez, Euskadiko pagadiak itsasontziak egiteko eta

burdinolak bazkatzeko ustiatu ziren XVII. mendetik

aurrera.

Gipuzkoako burdinolek 21.000 hektareetako zur ekoizpena

kontsumitu zuten 1650-1814 bitartean. Basoak pairatzen

zuen presioa zela eta, burdinola gehiago ez egiteko eskatu

zion Arabak erregeari.

XIX. mendean soildu zen lurraldeko gune Atlantikoa,

gerrak, mozketak, desamortizazioak, eta mendi publikoa

sektore pribatura saltzeak eraginda.

Gainera, izurriteak eta eritasunak, hala nola gaztainondoaren

tinta, txankroa eta haritzaren oidioa (basoaren erabilera

okerrak eraginda ziurrenik), basoak larre bihurtzeko

askatasuna, suteak, erauzketak eta luberritzeak zirela eta,

XX. mendea hastean baso txiki erkindu batzuk besterik

ez ziren geratzen, 200.000 hektarea inguru, eremuaren

%30, alegia.

XX. mendearen hasieran sortu ziren, hurrenez hurren,

Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko baso zerbitzuak.

Zerbitzu horien lehentasunak mintegiak sortzea, espezie

ezberdinak saiatzea eta zuhaitz koniferoen lursail

esperimentalak prestatzea izan ziren, baso naturala

berroneratzeko aldez aurretik beste zuhaitz mota batzuk

sartu behar zirelakoan itzal egiteko (eta egia da hori, baina

zuhaitza ez du zertan koniferoa izan).

22

B I O A N I Z T A S U N A

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K

Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, eta Europan zur

premian zirela ikusita, lur jabeek, baso zerbitzuek lehenago

bezala, koniferoak landatu zituzten beren lursailetan:

Intsignis pinua, Larizio pinua, Itsas pinua eta Douglas izaia

sartu ziren batez ere.

1980-1990 bitartean izozteek gogor eraso zioten Intsignis

pinuari, eta beste pinu mota batzuk landu ziren haren

ordez.

Zuhaitz landatze gehienak basotarako lurretan egin ziren:

larreetan, lurgorrietan, lahardi edo sasitzetan, iralekuetan

eta otadietan. Horra desagertutako espezie autoktono

desberdinen ordezkapenaren etapa guztiak.

Horrenbestez, 170.000 hektarea baso sortu zen, hau da,

zuhaitz eremua %20 baino gehiago handitu zen.

Zuraren eta larreen (80.000 behi, 315.000 ardi, 13.000

ahuntz eta 17.000 zaldi) ustiapenak zuzenean sortzen

dituen irabazi ekonomikoak gora-behera, baso berritze

horietako askok garrantzi handiko beste zeregin batzuk

betetzen dituzte (biotopoa, lurra ez higatzea, uraren zikloa,

oxigeno ekoizpena, …).

Ikuspegi ekonomikotik begiratuta basoa berritzeak txilardi

batek baino askoz abantaila handiagoak ditu, noski.

Bioaniztasunari dagokionez, ordea, eta jatorrizko basoekin

alderatuz gero, berritutako basoak galtzen ateratzen dira.

Ez al zuen abantaila gehiago ekarri izango baso autoktonoa

zentzuz ustiatu izanak? Zer gertatuko zen mendia

pribatizatu izan ez balitz? Zer, baso kudeatzaileek basoa

espezie autoktonoez berritzeaz gainera beste urratsik

eman izan balute? Zer, garapen euskorrerako irizpideak

aplikatu izan balira? Zer, abeltzantzaz gainera beste

irabazpide batzuk ere bultzatu izan balira? Zer,...?

C E I D A

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!