11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

B A R I K E T A B I L D U M A

146

IKUSI-MAKUSI!

1.- Aukera ezazu Euskadin bizi den animali espezie bat,

eta fitxako galderei erantzun.

B I O A N I Z T A S U N A E Z A G U T Z E N

2.- Irakur itzazu ozenki erantzun guztiak (pentsatu

duzun animaliari buruzko aztarnak, alegia) zure

ikaskideen aurrean. Bukatzean, erakutsi marrazkia.

Azkenean, esan zer animalia den. Zu animaliari

buruzko argibideak ematen ari zarela, norbaitek zer

animaliaz ari zaren asmatu duela uste badu, paper

mutur batean idatzi behar du animaliaren izena, eta

zuri erakutsi. Asmatu badu, isilik gorde behar du,

zuk argibide guztiak eman arte. Ez badu asmatu,

berriz, beste aukera bat izango du aurrerago.

Lehenbailehen, ahalik eta argibide gutxien emanda,

asmatzen saiatu behar duzue.

3.- Orain aukera ezazu nahi duzun animalia edo

landarea, eta nahi dituzun argibideak prestatu.

Zailenak hasieran jarri. Esate baterako:

1.- Ez dut isatsik, eta haragijalea naiz.

2.- Kantatzea gustatzen zait, baina ez omen naiz oso

kantari fina.

3.- Baldarra eta motela maiz. Milaka hiltzen gara

urtero errepidean, autoek zapalduta.

4.- Negualdia lotan igarotzen dut.

5.- Hezetasun handia behar izaten dut.

6.- Eltxoez enpo eginda, pozik bizi naiz.

7.- Ez ukitu nire larrua, badaezpada ere.

8.- Nazkagarri fama dut.

9.- Arrautzak erruten ditut bide bazterreko

putzuetan.

10.- Musu ematen badidazu, printze bihurtuko naiz

agian.

ANIMALIA

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K

1.- Non bizi da?

2.- Zein neurritakoa da?

3.- Zenbat hanka ditu?

4.- Ba al du hegorik?

5.- Nola hartzen du arnasa?

6.- Nola mugitzen da?

7.- Ba al du ilerik, lumarik, ezkatarik, oskolik,…?

8.- Zer koloretakoa da?

9.- Zer jaten du?

10.- Egin animaliaren marrazkia.

Argibideak txartel batean idazten badituzue,

fitxategi bat osa dezakezue ikaskide guztien

txartelak bilduta. Euskadiko animaliak eta landareak

ezagutzeko joko polit bat izango duzue horrela.

Puntuak emateko sistema bat asmatzea besterik

ez duzue behar; adibidez: puntu bat erabilitako

argibide bakoitzeko. Zer izaki bizidunez ari zareten

asmatzeko argibide gutxien erabili duena izango da

irabazlea.

7. A R I K E T A

C E I D A

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!