11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2 I N F O R M A Z I O O R O K O R R A

4.2.- BABESTUTAKO NATURGUNEAK

Euskadin elkarren osagarri diren bi lege daude ingurugiroa

zaintzeko:

• 4/89 legea, martxoaren 27koa, Naturguneak eta

Flora eta Fauna basatia zaintzeko.

• 16/94 legea, ekainaren 30ekoa, Euskadiko izadia

zaintzeko.

Euskadiko babesgune ereduak hauexek dira:

- Parke Naturala.

- Biotopo berezia.

- Zuhaitz berezia.

Gainera, dekretu bidez, honako hauek arautu dira.

- Euskadiko naturgune babestuen sarea.

- Arrriskuan diren espezieen katalogoa.

Orain arte bost Parke Natural deklaratu dira: Valderejo,

Urkiola, Gorbea, Aralar eta Aiako Harriak, Natur

Baliabideen Antolamendurako Plan banarekin.

Biotopo berezi deklaratu dira, berriz: Leitzaran ibaia, Itxina

mendia, Biasteriko Carralogroñoko aintzirak, Carravalseca

eta Prao de la Paul, eta Zarautzko Inurritza aldea.

Euskadiko Naturgune sarearen barruan daude guztiak.

UNESCOk, Biosfera Erreserba deklaratu zuen Urdaibiai,

ondoren Eusko Legebiltzarraren lege espezifiko batek

babestua. Erreserba Erabiltzeko eta Kudeatzeko Plan

Gidaria onartua dago dagoeneko.

Euskadiko babesguneek beste lurralde askotako

babesguneen antzeko arazoak dituzte, bai izendapenari

bai kudeaketari dagokienez. Honako hauek dira nagusiak:

C E I D A

B I O A N I Z T A S U N A

- Babesguneak ez dira Euskadiko ekologi aniztasun

guztiaren erakusgarri. Gehienak mendian daude.

Ez dago babesgunerik itsasbazterrean, eta ibaiek

bezala mendiaren eta lautadaren arteko trantsizio

aldekoek oso ordezkaritza urria dute.

Gune horietako askoren egoera ez da oso ona, eta

guztiz hondatuta daude batzuk. Batez ere dunen

eta paduren desagerpena galarazteko ahalegina

egin beharko litzateke.

- Natur Baliabideen Antolamendurako Planak

egin baino lehen bilatzen eta mugatzen dira

babesguneak.

- Kudeaketa arazoak dituzten lurraldeak (pribatuak,

erauzketa guneak, …) ez dira kontuan hartzen.

- Babesgune inguruak ez daude babesturik.

- Ez dago babesguneen arteko pasabiderik.

4.3.- NATURGUNE AIPAGARRIENAK

Euskal Autonomia Erkidegoak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde

Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak hala

eskaturik, lurraldeko gune aipagarrienen katalogoa osatua

du. Lurralde honetako gene, espezie eta ekosistemen

bioaniztasuna erakusten duten natur interes handiko 85

gune deskribatzen dira katalogo horretan.

Bizkaian horrelako 22 gune daude, Gipuzkoan 28, eta

Araban 24. Kontuan hartu behar da horietako gune

batzuk administrazioak ezarritako mugez kanpo ere

zabaltzen direla.

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K 21

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!