11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

B A R I K E T A B I L D U M A

164

ZAIN DITZAGUN HESIAK

B I O A N I Z T A S U N A E Z A G U T Z E N

Unitate honetan zehar argi geratu da zer garrantzi handia duen animalia basatientzat Euskadiko nekazari

inguruetako hesiak eta basotxoak zaintzea. Hesiak eta basotxoak ez ezik hirietako parkeak eta erreka eta ibai

ertzeko basoak ere berdin zaindu behar dira.

Jende gehienak, baina, ez dio halako garrantzirik ematen, baina ez dakielako duenik. Zuk asko egin dezakezu

jendea arazoaz ohar dadin. Horri buruzko triptiko bat prestatu, adibidez. Triptikoa zer den? Hiru zatiz osaturiko

orria, alboetako bi zatiak erdikoaren gainera toles daitezkeelarik. Propaganda orriak egiteko eta asko erabiltzen

dira triptikoak. Lan hau egiteko talde txikietan banatu.

ZAIN DITZAGUN GURE

ALORRETAKO HESIAK ETA

BASOTXOAK

Triptikoan azaltzeko, bizi zareten herriko edo

auzoko animaliei eta landareei kalte egiten

dien arazoren bat, edo arriskuan dagoen

gune natural bat aukeratu behar duzue: herri

inguruko hesiak zaintzea, adibidez, edo erreka

bazterreko landaredi naturala, edo hiriko parke

bat, …

Nekazariei eta, oro har, bizi zareten herriko

edo auzoko jendeari hesiak (edo aukeratu

duzuen gunea) zaintzeak zer garrantzi handia

duen jakinaraztea eta ahalegin horretan lagun

diezazueten eskatzea dira triptikoaren helburak.

HESIEK:

• Zure alorrak haizetik babesten

dituzte.

• Animaliei itzal egiten diete.

• Lur emankorra atxikitzen dute.

• Izurriteei aurre egiten laguntzen

dizuten animaliak babesten

dituzte.

Beraz:

UZTAREN KOPURUA ETA

KALITATEA HANDITZEN DUTE

Lanari ekin baino lehen, aztertu zenbait triptiko arretaz. Eta

kontuan hartu:

- Triptikoaren kanpoaldean jendaren arreta erakartzeko irudi

bat eta zaintzea aukeratu duzuen guneari buruzko esaldi

biribil bat jarri behar dituzue.

- Barruan, berriz, zer zaindu nahi duzuen, horri buruzko deskribapena

egin, eta bizi zareten inguruneko animalia eta landareentzat

horrek duen garrantzia azaldu. Azalpenak laburra

eta argia izan behar du. Testuaren lagungarri, marrazki politak

egitea proposatzen dizugu. Bukatzeko, jendeari azaldu zer

egin dezakeen laguntzeko. Gogoratu, azalpenak labur eta argi!

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K

• Sorbeltz batek 10.000 eltxo jan

ditzake egunean.

• Mozoloak 10.000 sagu urtean.

• Marigorringoak 3.000 landare

zorri sasoi bakoitzeko.

• Armiarmak 2 kilo intsektu

urtean.

EZ IEZAIEZU KALTERIK EGIN!

• Ez erabili

pestizidarik

haizea badabil.

• Ez itzazu

erre ez

erauzi.

• Makinarik

erabiltzen

baduzu, kontuz:

ez hondatu

hesirik!

ESKERTUKO DIZUTE ETA

ZURE GOZAMEN ETA

MESEDETARAKO IZANGO DA.

19. A R I K E T A

C E I D A

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!