11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

A.7 A R I K E T E N A Z A L P E N A

B I O A N I Z T A S U N A Z B A L I A T Z E N

Unitatearen edukien eta beste zehar lerroen arteko harremana

74

Kontsumo hezkuntza

- Kontsumo ondasunetako asko animali edota landare jatorriko lehengaiez prestatzen direla eta izaki bizidunek

gure biziraupena bermatzeko eta bizi kalitatearen mailari eusteko duten garrantziaz jabetu.

Unitatearen deskripzioa

Motibatzeko eta aldez aurretiko ideiak biltzeko ariketek hiru helburu dituzte: aurreko zikloan landutako kontzeptuak

ezagutzen ote diren jakitea; unitatean landuko diren oinarrizko kontzeptuei buruz ikasleak aldez aurretik zer eta zenbat

dakien ezagutzea; eta ikaslea motibatzea, gaiari buruzko jakinmina ernatu eta suspertzeko harengan. Ariketa hauek 45

minutuko bina lan saiotan buru daitezke.

Ulermena lantzeko ariketek haurra lau gauza hauez ohartzea dute helburu: dagoen animali eta landare moten barietate

handian agertzen dela bioaniztasuna; gu, gizakiok, beste izaki bizidun batzuekin batera biosferan bizi garen animaliak

garela; izaki bizidun guztiak, gizakiok barne, elkarrekin harremanetan direla; eta gizakiok beste izaki bizidun batzuez

baliatzen garela bizirik irauteko edota gure bizi kalitatea hobetzeko behar ditugun baliabideak lortzeko. Bestalde, sei eta

zortzigarren ariketetan espeziarteko aniztasunaren kontzeptua sartzen da, eta izaki bizidunak sailkatzeko prozedurak

lantzen, gero, bederatzigarren ariketan, ingurune hurbileko izaki bizidunak aztertzeko.

Kontzientzia hartzeko ariketek bi helburu nagusi dituzte: alegia, batetik, ikaslea gure inguruneko izaki bizidunekin

afektibitate loturak sortzera bultzatzea, eta, bestetik, izaki bizidunekin dugun harremana hobe dezakegula jabetzea,

baliabide biologikoak eskuratzeak ez baitu beste espezieen biziraupena zertan arriskuan jarri.

Unitatea bukatzean erakusketa bat antolatzea proposatzen da, unitatea landu bitartean egindako lanak erakusteko

eta eskolan egiten diren ekintzak komunitatera proiektatzeko. Kanpora zuzendutako ekintza horiek gizarteko bizitzan

parte hartu eta komunitatean erabakiak hartzeko gai izango diren herritarrak prestatzeko balio behar dute.

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K

C E I D A

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!