11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

A.7 A R I K E T E N A Z A L P E N A

IKUSI ETA IKASI!

Ariketa honetan, besteetan ez bezala, unitate

didaktiko honetako metodologi oinarri guztiak

daude bilduta (ikus fitxa):

C E I D A

- Gure hurbileko ingurunea hezkuntz

prozesuaren baliabide iraunkor bihurtu behar

da, eta izadiarekiko harremanak bultzatu.

- Hobeto ikasten eta gogoratzen da egiten dena

ikusten dena baino, ikusten dena entzuten dena

baino.

- Ingurugiro hezkuntzak ingurunearen behaketa

izan behar du oinarri, ingurugiro arazoei

buruzko ausnarketa eragin behar du, eta ikaslea

hura zaintzeko ekintzetan parte hartzera

bultzatu behar du.

Ariketaren helburua bikoitza da: alegia, batetik,

ikastetxean egindako ariketak komunitatera zabaltzea,

eta, bestetik, ikaslearengan, txiki-txikitatik, gizarte

proiektuetan parte hartzeko ohitura sustatzea.

Erakusketa eta ibilbide botanikoa antolatzea erabaki

da oraingoan. Ikasleari, erakusketa egiteko arrazoiak

azaltzean, esan behar zaio erakusketa “aukera bat

dela herriko edo auzoko jendeak gure lana ezagut

dezan eta izaki bizidun guztiak errespetatu beharraz

ohar dadin; izan ere, gizakiak bizirik iraungo badu,

ezinbestekoak dira izaki bizidunak, eta, gainera, guk

bezainbeste eskubide dute Euskadin eta Lurrean

bizitzeko. Erakusketa ikustera etortzen direnak,

bestalde, izadiak eskaini eta guk geuk landutako

produktuez gozatu ahal izango dute”.

Erakusketa “Zuhaitzaren eguna” edo “Ingurugiro

eguna” ospatzen den egunerako presta daiteke.

Eta ikastalde guztien parte hartzea eskatuko da,

ikastetxeak inguruko komunitatearen kitzikatzaile

izan behar duela zabaltzeko.

Txangoa ere antolatu beharra dago, erakusgai jarriko

diren produktuak egiteko behar den materiala

biltzeko: lurrinak, tinduak, zumeak, kolonia, lore

B I O A N I Z T A S U N A Z B A L I A T Z E N

lehorrak, … Bibliografian bada produktu horiek nola

egiten diren azaltzen duen libururik. Hemen, adibide

gisa, girotzaile bat egitea proposatzen dugu.

Txangoa hainbat sentimen edo zirrara eragiteko

ibilbide gisa prestatu behar da. Bibliografiako

liburuetan horretarako ariketa aproposak aurkitzen

dira. Adibide gisa, soinuen mapa bat nola egin

deskribatzen da labur-labur (CORNELL, J.4):

Haurrei erdian X bat duen orri bana emango

zaie. Orri bakoitza mapa bat dela azalduko zaie

eta X letrak non eserita dauden adierazten duela

esango zaie. Haurrek, hots bat entzutean, hura

deskribatzeko zeinu bat egin behar dute orrian, hots

hori entzun den norabidea eta distantzia kontuan

hartuta. Zeinuek interpretatiboak izan behar dute,

ez literalak. Begiak itxita egotea gomendatuko

zaie, hotsak hobeto entzuteko. 5-10 bat minutuz

jardungo gara hotsak entzuten eta mapak egiten.

Gero, bateratze lana egingo da. Nork bere mapa

erakutsiko die gainerako ikaskideei, eta ariketaz

hitz egingo da, era honetako galderak eginez: zenbat

soinu diferente entzun duzue? Zein gustatu zaizue

gehien? Zein gutxien? Zer dela eta? Ezagunak al ziren

hotsak? Zer gogorarazten zizueten?...

Horren ondoren mimika joko bat egitea proposatzen

da, izaki bizidunak kaltetzen dituzten portaerekiko

sentiberatasuna areagotzeko ikaslearengan.

Ikastaldea talde txikietan banatuta, ekintza

gaitzesgarri bat deskribatzen duen txartel bana

emango zaie ikasleei. Bost bat minututan txartelean

adierazten den ekintzari buruzko antzezpen labur

bat prestatu behar dute. Antzezpen bakoitzaren

ondoren, ekintza gaitzesgarri horiez hitz egingo

da: inoiz egin ote duten horrelakorik, hori egiteak

zer ondorio dituen,... Hona ekintza gaitzesgarrien

zerrenda bat, txarteletarako erabil daitekeena:

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K 83

14. A R I K E T A

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!