11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

A.7 A R I K E T E N A Z A L P E N A

Honen aurreko unitate didaktikoa landua duenak ez

dezala hormirudia egin, unitate didaktiko horretako

“zuhaitz berezi bat” ariketan egin baitzuen. Orduan,

“bere zuhaitzaz” ikasi zuena gogoraraztea, eta

zuhaitza zer moduz dagoen, oraindik bisitan joaten

zaion, harrezkero ondo zaindu duen, eta abar,

azaltzeko eska dakioke ikasleari. Gero, zuhaitzaren

hosto ingurua marraz dezake, eta, gainerako

ikaskideek egindakoekin batera, zuhaitz guztiak

identifikatzeko klabe dikotokimoko bat egiten saia

daiteke. Ez da komeni klabe bakoitzak hamar hosto

baino gehiago izatea; bestela, zenbait talde egitea

gomendatzen da. Maila honetako ikasleari aztertu

dituen objektu, animalia edo zuhaitz hosto gutxi

batzuetarako klabeak prestatzea eska diezaiokegu.

LURSAIL BATEN IKERKUNTZA

Ariketa honen helburua ikastetxetik hurbil dagoen

inguruneren bateko bioaniztasuna behatzea eta hari

buruzko datuak hartzea da. Ikastaldeak krokis handi

bat prestatu behar du, eta horrek informazioa ondoondo

antolatzea eskatzen du. Hala, krokisa egitea,

helburua izateaz gainera, beste ezagutza batzuetara

iristeko bidea ere izan daiteke.

Ariketa honetako txangoa ez da aldez aurretik

prestatutako ibilbide bat bezala diseinatuko,

inguruneari buruzko gora-behera desberdinak

aztertzeko interesgune eta behalekuekin, baizik

eta ikasgelan bertan planifikatutako ikerkuntza

txiki bat bezala. Ariketaren azkeneko atalean

arazo jakinei buruzko soluzioak bilatzea

proposatzen da, hala nola ikaskuntza esanguratsuak

gauzatzeko behar diren gatazka kognitiboak sor

daitezen errazten duten hipotesiak prestatzea.

Aurreko zikloan ekin zitzaion izaki bizidunen

arteko harreman agerikoen azterketari.

C E I D A

B I O A N I Z T A S U N A E Z A G U T Z E N

Ikasleekin klabeak nola prestatu ikasteko, ikus

“Investigando en el bosque” (DEL CARMEN, 1984)

liburua (ikus bibliografia). Klabeak prestatzeak eta

erabiltzeak behaketa eta sailkapen prozedurak

doitasun handiz lantzeko bidea ematen du, hala

nola izaki bizidunen atal eta ezaugarri jakinei

buruzko termino zehatzak ezagutzeko ere. Liburuko

identifikazio gidak eta klabe dikotomikoak, baina, ez

daude maila honetako ikasleentzako egokituta. Hori

dela eta, irakasleak ikasleekin batera hasi beharko

luke identifikazio fitxak prestatzen, ikaskuntza maila

honetara eta tokian tokiko ezagurrietara egokituak.

Balio handiko baliabide didaktikoa izango litzateke

fitxategi hori.

Txango hau behaketak egiteko eta animalien

zirriborroak marrazteko balia daiteke. Hurrengo

ariketan animalia horiei gorputza ematea

proposatzen da. Paisajeen eta izaki bizidunen

zuzeneko zirriborroak egiteko teknika aldez aurretik

landu behar da ikasgelan, mailaz maila zailtasuna

handituz: eredutzat lehenbizi diapositibak, gero

objektu estatikoak, eta, azkenik, izaki biziak (leihoaz

bestaldeko txolarreak, adibidez). Izan ere, sarritan,

oraindik landu gabe dituen trebetasunak erabiltzeko

eskatzen zaio ikasleari guk geuk ere nekez egingo

genituzkeen gauzak egiteko, hala nola izaki bizidunen

eta paisajeen zuzeneko zirriborroak egiteko.

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K 131

11. A R I K E T A

12. A R I K E T A

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!