11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Honen aurreko zikloan jada landuriko edukiak lantzen

jarraitzea, haiek sakontzea eta, gainera, beste espezifikoago

batzuk sartzea da unitate didaktiko honetarako asmoa.

Ingurune hurbileko animaliak eta landareak zuzenean

aztertuz, arreta berezia jarriko da espeziearteko

aniztasunean.

Zuzeneko behaketa gidatuan sakondu nahi da, izaki

bizidunez hautemandako irudi subjektiboaren ordez

irudi objektiboa –ikasitakoan ez, baizik eta ikusitakoan

oinarritua– ezartzea baita helburua. Hala, bada, «polita

izatea» ez da izaki bizidunari dagokion ezaugarri objektiboa,

hari buruzko hautemate subjektiboa baizik.

Izakiei zuzenean eta zeharbidez behatzea haien ezaugarri

nagusiak ezagutzera iristeko bidea izan behar du, hala

nola talde handitan sailkatzen ikasteko: alegia, batetik,

ornogabeak eta ornodunak (ugaztunak, hegaztiak,

anfibioak, narrastiak eta arrainak), animaliei dagokienez,

eta, bestetik, belarrak, zuhaixkak eta zuhaitzak, landareei

dagokienez. Landareak tamainaren arabera sailkatu dira,

eta alde batera utzi dira, beraz, goroldioak eta landare

igokariak, landareak sailkatzeko beste irizpideak –zailak eta

behagaitzak– desegokitzat jotzen baitira ziklo honetarako.

Erraz muga gintezke multzo zehatzagoetara, baina hemen,

kontua ez da kontzeptu bat edo beste erabiltzea, baizik

eta, buru ariketa gisa, irizpideak ezartzea eta norbera

sailkatzen jardutea.

Baina, izakiei behatzeko eta datu gero eta objektiboagoak

biltzeko teknikak sustatzeaz gainera, datu horiek

erregistratzeko eta ordenatzeko jarraibideak eman behar

dira, emaitzak aztertzea eta ondorioak ateratzea errazago

izan dadin. Era horretara, gure ikasleek etorkizunean

autonomia handiagoz lan egin ahal izateko behar dituzten

oinarriak ezartzen dira. Izan ere, autonomiaren falta

sumatzen baita maila goragoko ikasleen artean.

Hezkuntz etapa honetako haurren pentsamoldea

egozentrismoa eta eskematismoa gainditu gabe dago

oraindik (HANNOUN, 1977), eta horrek elementu

naturalak identifikatzera eta deskribatzera mugatzen

ditu gertaera naturalak ulertzeko ahalbideak. Hala ere,

kausa-ondorio erlazio errazak ulertzeko gaitasuna badu,

baldin eta objektuen edo horien irudikapenen aurrean

baldin bada. Hori dela eta, elementu naturalak edota

hiru dimentsioko irudikapenak erabiltzeko ariketak

proposatzen dira. Pentsamendu sinkretikoari –haurrak ez

du elementu heterogeneoak bereizteko ahalmenik, eta

B I O A N I Z T A S U N A Z B A L I A T Z E N

A.5 D I D A K T I K A O R I E N T A B I D E A K

C E I D A

nekez uler dezake horiek multzoaren barruan betetzen

duten funtzioa– pentsamolde kategorikoa gailentzen

zaio, eta horrenbestez, haurrak lotura logikoak egiteko

gaitasuna beretzen du. Pensamolde hori bizitzeko,

behatzen egondako izaki bizidunen artean eratzen diren

erlazio errazez ohartzera behartu behar da haurra.

Unitate didaktiko honetan eta, oro har, lehen hezkuntza

osoan zehar, haurraren pentsamolde konkretua ekintzara

eta orainaldira lotuta egon ohi da oraindik. Ingurunea,

beraz, baliabide pedagokiko ordezkaezina bihurtzen da,

eta txangoak ez ezik kanpoan ekintzak egitea, ezinbestekoa

da. Harremanetan jarri behar dugu haurra ingurunearekin,

zentzumen anitzeko behaketa zuzena erraztearren.

Irtenaldiak aprobetxatuz, izaki bizidunekin eta izadiarekin

bizipen pertsonal zuzenak izatera bultzatu behar da

haurra, une pozgarriak eraginez txangoaz goza dezan,

hala nola afektibitate loturak sor ditzan ingurunearekin.

Bibliografian ingurunera atsegin hartuz, esperimentatuz

eta zentzumen guztiak erabiliz hurbiltzeko lagungarri izan

daitezkeen zenbait liburu aipatzen da.

Fenomeno sozial konplexuak ulertzeko goiz da oraindik;

ez, ordea, izaki bizidunez baliatzen diren lanbideen eta

giza jardueren arteko erlazioaz jabetzeko. Tokian tokikoak

eta eskualdean eskualdekoak aztertzea proposatzen da.

Prozesuetan eta kausa-ondorio erlazioetan hurrenkerazko

ordena bat ezartzeko gaitasuna handitu izanak eraldatze

prozesuak aztertzeko bidea ematen du, zertarako eta

haurrak izaki bizidunek gure eguneroko bizitzan eta bizi

kalitatearen baldintzetan duten garrantzi handia behar

bezala balioets dezan.

Espazioaren ezagutza bizipenetatik aldendu eta

abstraktuago bilakatzen denez, ariketetan espazioaren

irudikapen grafikoak egiteko aukera izango da, hala nola

ibilbide botanikoa prestatzea plano batean.

Argi dago prozedurazko eta jarrerazko edukiek dutela

lehentasuna ariketetan. Antolaturiko ariketa segida bat da

unitate didaktiko hau, eta nahiz eta ariketak banaka ere

lant daitezkeen, multzo gisa eta –ezin zitekeen bestela ziklo

honetan– osotasunean lantzean hartzen dute hezkuntza

prozesu baten izaera. Ariketak ez dira alor jakinetara

atxikitzen. Nola nahi ere, edukiren bat lantzen duten

alorrak zehazten dira hurrengo ataleko koadroan.

Unitate hau lantzeko bi aste behar dira gutxi gorabehera.

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K 71

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!