11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2 I N F O R M A Z I O O R O K O R R A

- Iberiako pentsintsulan erabiltzen genituen 1.200 gari

eta arto subespezietatik 30ek baino ez diraute.

- Frantzian biltzen ziren 3.600 sagar motetatik 10

baino ez dira salerosten gaur egun.

Gertaera hauek trataera fitosanitario gehiago behar dituzten

nekatzaritza-barietate gutxi batzuengandiko menpekotasun

haundiagoa adierazten dute. Hala ere, espezie autoktonoen

sare, katalogo eta bankuak sortzen hasi dira agroaniztasuna

babesteko asmoz.

Gaur egungo janari produkzioa, bestalde, ez da dagoen

beharra asetzeko lain:

- Munduan gaizki elikatutako 800 milioi pertsona

inguru dago.

- 1985. urteaz gero janari ekoizpena %5 gutxitu da,

eta, aldiz, biztanle kopurua beste hainbeste handitu

da.

- Hurrengo 40 urteetan gaur egun baino hiru bider

janari gehiago ekoiztu beharko da biztanleriaren

janari premiak asetuko badira.

Etorkizunean nahikoa janari izatea bioaniztasuna

zaintzearekin loturik dago zuzenean:

14

- Hamarretik bederatzi landare-espezie identifikatu

gabe dago oraindik. Ez dugu, beraz, landare horien

elikadura ahalmena ezagutzen.

- 60.000 espezie (ezgutzen diren espezieen laurden

bat) desagertzeko arriskuan da gaur egun. Egunero

bat desagertzen da gutxienez, bataz beste.

- Diren 75.000 landare jangarri guztietatik 3.000

inguru erabili dira elikagai gisa gizateriaren historian

zehar. Gaur egun, 150 bat baino ez da kopuru

handietan ekoizten.

- Uzta handiak leku jakinetan baino ez dira lortzen.

Elikagaiak ekoitz zitezkeen eremu handiek ustiatu

gabe diraute.

- Gizakiaren elikaduraren %75 zazpi landare-espezie

hauetan oinarritzen da: garia, arroza, artoa, patatak,

garagarra, batatak eta mandioka. Lehenengo hirurek

gizakiaren elikaduraren erdia betetzen dute.

B I O A N I Z T A S U N A

Gainera, labore bakarreko eremuetan lantzen direnez,

izurriteek eta eritasunek erasanda izateko arrisku handia

dute.

Basalandareek askoz erabilera gehiago dituzte. Produkzio

aldetik ahalmen handiagokoak izateaz gainera, elikagai gisa

ere oso onak dira, ahogozo onekoak, eta ingurune askotara

egokitzen dira.

Basalandareak lantzeak laborantzaren aniztasun genetikoa

areagotzen du, eta, beraz, izurriteek erasanda izateko

arriskua gutxitzen.

1.3.2. Bioaniztasuna eta osasuna.

Gizakia antzinaz geroztik baliatu da landareez eta animaliez

sendatzeko. Amazonako indiarrek, adibidez, 1.300 landare

espezie erabiltzen dituzte gaur egun sendagai gisa. Asiako

hego-ekialdean 6.500 ezagutzen dira, eta 5.000, berriz,

Txinan (horietarik 1.700 oso ezagunak dira). Animaliaespezie

asko ere sendagai gisa erabiltzen dira.

Goi mailako landareetatik ateratako 119 gai kimiko garbi

erabiltzen dira sendagai gisa munduan.

Gai kimiko horiek guztiak 90 landare espezieetatik ateratzen

dira. Sendatzeko ahalmena 5.000 espezietan bakarrik

aztertu da. Lurralde epeletako landareak dira gehienak.

Izan ere, baso tropikaletako landareen ahalmenak ez dira

ezagutzen. Gure ezjakitasuna, beraz, handia da, eta horri

egunetik egunera dagoen espezie galera erantsi behar zaio.

1.3.3.- Bioaniztasuna eta ekoizpen sistema

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K

Bioaniztasuna sekulako laguntza da industriarentzat. Soilik

lehengaia zainduz ziurta dezakegu etorkizunean ere izatea.

Aspaldidanik erabiltzen dira landare eta animalietatik

ateratako gaiak industrian: kautxua, olioak, papera, gomak,

xaboiak, lehergaiak, koloregaiak, plastikoak, …

Baliabide naturalak «zaintzea-ustiatzeak» ekonomian

duen garrantziaren erakusgarri bat da, adibidez, zuraren

merkataritza balioa munduan: 5,2 bilioi pezeta urtean.

Baliabide naturaletan oinarrituriko bigarren ekoizpen

sektoreak, arrantzak, 1,5 bilioi pezeta sortzen ditu urtean.

C E I D A

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!