11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

A.7 A R I K E T E N A Z A L P E N A

NOEREN KUTXA

Sarritan esaten da Noe-z historiako lehenengo kontserbazionista

izan zela. Sineste gisa edo elezahar

gisa, irakasleak haren historia kontatu behar du.

Ikasle guztientzat ezaguna bada, denen artean

kontatzea proposatzen da. Era honetako galderak

egin daitezke: Ezagutzen al duzue Noeren historia?

Nor zen? Duela zenbat bizi izan zen? Non? Zer

gertatu zen? Zer egin zuen orduan Noek? Zergatik?

Zer gertatu zen gero? Nola bukatu zen hura?

Aurreko ariketari jarraipena emanez, ikasleak,

bakarka, fitxan agertzen diren animaliak eta landareak

identifikatzen saiatuko dira. Gero, sailkatu egin behar

dituzte, nork bere irizpideen arabera. Baliteke, ordea,

norbaitek kolore kidetasuna hartzea izaki bizidunak

sailkatzeko irizpidetzat. Aukeraketa egokia izango da

ZER DARAMAT BIZKARREAN?

Irakasleak Euskadin bizi diren animaliak eta

landareak aukeratuko ditu ariketa hau egiteko, gure

flora eta fauna hobeto ezagut ditzagun. Baina ariketa

honen helburu nagusia aurreko ariketan ikasitako

ezaugarriak –talde taxonomikoek bereizten

dituztenak– erabiliz espezieak identifikatzen saiatzea

da.

C E I D A

B I O A N I Z T A S U N A Z B A L I A T Z E N

baldin eta irizpideak eta ondoriozko taldekatzeak

koherentzia gordetzen baldin badute. Irizpide batzuk

besteak baino eraginkorragoak izango dira. Hori dela

eta, ikastaldea talde txikietan banatu, eta egindako

sailkapenak alderatuko dira, harik eta denon artean

sailkapen bat hitzartu arte. Oraingoz garrantzi

handiagoa eman behar zaio irizpidea hautatzeko

prozesuari eta hura aplikatzen den moduari,

emaitzari berari baino.

Bukatzeko, arbelean egingo da izaki bizidunen

sailkapena. Orduan azalduko ditu irakasleak ohizko

sailkatze irizpideak, non eta haurrek ez dituzten

lehenago erabili. Zuhaitz diagramaren bitartez egingo

da sailkapena, dikotomiazko sailkapena sartuz.

Izaki bizidunen argazki edo irudi bana itsatsiko

zaie haurrei bizkarrean. Haurrak, ahalik eta galdera

gutxien eginez, bizkarrean daraman izakia zer izaki

mota den asmatu beharko du: arraina, hegaztia,

narrastia, ugaztuna, anfibioa, belarra, zuhaixka,

zuhaitza, (edota intsektua, moluskua,..., baldin eta

sailkapen xeheagoetara iritsi bagara). Izaki bizidunen

ezaugarriei buruzko galderak izan behar dute; ez du

balio, adibidez, «arraina al da?» galdetzea. Erantzun

gisa «bai» ala «ez» soil bat baino ezin da eman. Jokoa

animalia edo landarearen izen zehatza asmatu arte

luza daiteke.

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K 77

3. A R I K E T A

4. A R I K E T A

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!