11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1.- Zenbait kontsumo produkturen jatorriaz (animalia

edo landarea) ohartzea, eta beste izaki bizidunek gure

eguneroko bizitzan eta bizi kalitatean duten garrantziaz

jabetzea.

(A eta B kategoriak)

2.- Euskadiko izaki bizidun batzuk talde taxonomiko

handitan sailkatzeko eta talde horien ezaugarri

nagusiak identifikatzeko gauza izatea.

(B eta D kategoriak)

3.- Izaki bidizunak edo horietatik eratorritako gaiak eraldatu

eta kontsumo ondasun bihurtzen dituzten prozesu

batzuk ezagutzea, eraldatze industriako lanbideetako

batzuk identifikatzea, eta zenbait produktu (marmelada,

papera, tindu edo tindagaiak, urrin edo perfumeak,...)

prestatzea, gizakiak izaki bizidunetatik zer etekin handia

ateratzen duen erakustearren.

(B eta D kategoriak)

4.- Giza jarduerek izaki bizidunetan izan dezaketen

ondorioez jabetzea, eta ondorio horiek direla eta,

norberaren eta inguruko gizartearen sentiberatasuna

areagotzeko eta gure ingurunean bizi diren izaki

bizidunak zaintzeko eta errespetatzeko ekintzetan

parte hartzea.

(A eta E kategoriak)

5.- Animaliei eta landareei egiten dizkiegun kalteek

beste izaki bizidun batzuetan eta pertsonengan izan

ditzaketen ondorioak balioestea.

(C kategoria)

6.- Naturarekiko jokabide desegokiak identifikatzea, eta

hartara, dagozkion neurriak hartzea, izaki bizidunekiko

jarrera positiboak bultzatuz gure eta haien harteko

harremana hobe dezagun.

(B eta C kategoriak)

7.- Ingurune hurbileko izaki bizidunei behatuz, haien

arteko lotura agerikoenez ohartzea, eta espezie

desberdinetako banakoak elkarrengandik bereizten

dituzten ezaugarrietan erreparatuz, espeziearteko

aniztasunaren kontzeptua zertan datzan ulertzea.

(B kategoria)

B I O A N I Z T A S U N A Z B A L I A T Z E N

A.2 U N I T A T E D I D A K T I K O A R E N H E L B U R U A K

68

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K

(*) Helburu horietako bakoitzaren bukaeran, parentesi

artean, delako helburuaren eta Tbilisiko Bilkuran

Ingurugiro Hezkuntzarako finkatu ziren kategorien

arteko erlazioa zehaztu da.

A kategoria.- Ikasleari ingurugiroaren arazoaz

kontzientzia hartzen eta ingurugiro arazoekiko

sentiberatasuna areagotzen laguntzea.

B kategoria.- Ikasleari ingurugiroari eta

ingurugiroarekin zerikusia duten arazoei buruzko

esperientziak bizitzen eta oinarrizko ezagutza

bereganatzen laguntzea.

C kategoria.- Ikasleari balore jakin batzuk

barneratzen eta ingurugiroarekiko jakinahia eta

ardura areagotzen laguntzea, eta hartara, ingurugiroa

hobetzeko eta babesteko ekimenetan parte har

dezan motibatzea.

D kategoria.- Ikasleari ingurugiroko arazoak

ezagutzeko eta konpontzeko behar den gaitasuna

lortzen laguntzea.

E kategoria.- Ikasleari ingurugiroko arazoak

konpontzera bideraturiko lanetan parte hartzeko

aukera ematea.

C E I D A

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!