11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

A.7 A R I K E T E N A Z A L P E N A

82

Ariketa egiteko behar den materiala:

- 7 txartel.

- Arrainontzi edota ontzi garden handi bat, ur

garbiz betea.

- Egurrezko arraina, hari batetik zintzilik.

- Edari lata bat.

- Poltsa bat harriz, lurrez, hostoz… beterik.

- Poltsa bat kolore gorriko pinturaz betea.

- Poltsa bat garbikari.

- Poltsa bat ur zikin (kiratsa dariola).

- Poltsa bat olio.

Irakasleak mahai azpian gordeko du material guztia,

eta kontakizunak aurrera ahala aterako du. Ikastaldea

inguruan eseriko zaio, zirkulu erdi bat eginez. Zazpi

txartel zenbakidunak ikasle parte hartzaileen artean

banatuko ditu. Bakoitzak egokitu zaion kontakizun

zatia irakurriko du, eta, aldi berean, irakasleak Jokin

izokinari gertatzen zaiona antzeztuko du.

Kontakizunaren atal bat irakurri eta antzezten den

bakoitzeko, «Zer moduz dago gure Jokin izokin?»

galdetuko du irakasleak. Eta ipuinak iradokitzen

diena erantzungo dute ikasleek.

1. Txartela:

A zer eguraldi ederra! Jokin izokin ibaian jaio zen,

baina itsasorainoko bidaia luzeari ekiteko garaia

duela erabaki du gaur. Bera bizi den alde horretan

ibaiko ura garbi-garbia dago, eta bera zoriontsu

bizi da bertan, baina joan beharra daukanez gero,

gehiago luzatu gabe abiatzea erabaki du!

2. Txartela:

Lasai-lasai, han doa gure Jokin, ibaian behera

erraz igeri eginez. Han aurrean, zubi bat ikusi

du. Primeran! Bazuen, bai, zubien berri, baina

artean haien azpitik sekula pasa gabea zen.

Ai! Buruan jo du zerbaitek. Ez zuen, ez, berak

horrelakorik espero! Norbaitek edari lata bat

bota du zubitik behera, eta zeini eta gure Jokin

izokini jo behar…

B I O A N I Z T A S U N A Z B A L I A T Z E N

3. Txartela:

4. Txartela:

5. Txartela:

6. Txartela:

7. Txartela:

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K

Baina Jokin izokinek aurrera segitzen du ibaian

behera. Halako batean, errepidea egiten ari den

leku baten ondotik pasatzean…, harriak, lokatza,

hostoak, … Dena ibaira …!

Oso bidaia luzea da, baina ez du, hala ere, amore

ematen, eta aurrera segitzen du. Igeri eta igeri, ur

zikina ibaira botatzen duen hiltegi batera iritsi da,

eta ondotik pasatzean…, hango zikinkeria guztia,

noski, …, Jokin izokinen gainera!

Baina gure Jokin izokin, beti aurrera! Itsasora

iritsi nahi du kosta ahala kosta. Kanpin denda

batzuk ikusi ditu han aurrean, eta jendea ibai

ertzean. Zertan ari ote diren galdetzen dio bere

buruari. Ez da konturatu, ordea, batzuk arropa

eta besteak bazkarian erabilitako platerak-eta

garbitzen ari direla. Eta, noski, handik pasatzean...,

zer nazka! Xaboiz eta aparrez betea dago ura!

Honezkero ez da asko falta itsasora heltzeko.

Ibaia gero eta zabalagoa da, eta gero eta

mantsoago mugitzen da bere bidean. Jokin

izokinek hodi handi bat ikusi du ibai ertzeko

ezpondan, eta jakinminez inguratu da, zer ote

den ikustera. Han, inguruetan, fabrika bat dago,

eta, noski!, hodi horretatik isurtzen ditu fabrikak

ur zikin kirasdun guztiak!

Gure Jokin izokin nekaezinak aurrera segitzen

du. Itsasoko kresala sumatzen du dagoeneko!

Igandea da, eta jendea ikusten du ibai ertzean

automobila garbitzen, olioa aldatzen, … Eta,

noski, erabilitako olio zikin hori…, ibaira!

13. A R I K E T A

C E I D A

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!