11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2 I N F O R M A Z I O O R O K O R R A

Beraz, naturguneak ez ezik baliabideak ustiatu arren

bioaniztasun maila handia –edota balio handikoa– duten

gune guztiak babestu behar dira.

Mendez mende paisaje naturalean egindako nekazari

lanek eutsi egin diote bioaniztasun maila handiari.

Edonongo nekazari giroko paisaje tradizionala gune

desberdinez osaturiko halako mosaiko heterogeneoa

izan ohi da, heldutasun ekologikoa aldakorrekoa, eta

baliabideen ekoizpen euskorrarekin bateragarri den

biologi eta kultur bioaniztasun handikoa. Eman dezagun,

adibidez, Kantauri itsasaldeko berezko paisajea, belardiz

eta baratzez osatua, han-hemenka landare hesiak

eta –alde batetik, basoarekin bat egiten, eta, bestetik,

larreetan eta otadietan barrentzen– hostozabaleko

basotxo txikiak dituena.

Lurralde bateko aniztasuna hura osatzen duten lursail

bakoitzaren ezaugarri ekologikoen, lursail horien

erabileraren (zertarako eta zer neurritan ustiatu den),

eta lursailetako bakoitzaren eta ingurukoen arteko

mendekotasunaren arabera mugatzen da.

Bioaniztasuna zaintzea eta ekonomia garatzea, beraz, ez

dute zertan elkarrezinak izan: ongizatea eta bizi kalitatea

areagotzeko eragile izan daitezke.

D.- Espezieen zabalbide naturalak, migrazioak eta abar

errazteko, babesguneak elkarrekin lotuko dituzten

pasabideak zabaltzea aztertzen ari den bezala,

habitat osagarriak ustiatzeko aukera eman dezaketen

pasabideak ere aztergai dira: ardibideak, bide «berdeak»,

bertan behera utzitako burdinbideak, ibaiak, hidrografi

arroak, mendikateak lotzen dituzten pasabideak,…

E.- Bertako animalia eta landare etxetiarren (arraza

autoktonoak) inbentarioa, hala nola tokian tokiko

usadio eta ohitura tradizionalena, lehenbailehen egin

beharra ere proposatu da.

Gauza bera gertatzen da «muga espezie» edo oso bizi

baldintza gogorretan ere bizirik irauteko gauza diren

horiekin.

F.- Natur balioei goi mailan eustearekin bateragarri diren

lanak egiten dituzten nekazariei diruz laguntzea da

bioaniztasuna zaintzeko bideetako bat, non eta ez diren

bioaniztasun balio txikiko lurraldeak gutxiesten. Izan

C E I D A

B I O A N I Z T A S U N A

ere, lurralde horrek baldintza ekologiko horietan izan

daitekeen bioaniztasunik handiena izan dezake.

G.- Beste babes neurri batzuen artean, tokian tokian

desberdinak, aipagarriak dira arriskuan den fauna

osatzeko zentroak eta desagertutako espezieez baso

berritzeko planak.

H.- Aipamen berezia merezi du «ex situ» zainketak:

espezie desberdinen ezaugarri genetiko jakin batzuk

germoplasma gordailuetan kontserbatzea.

I.- Manipulazio genetikoa gaurkotasun handiko gai bihurtu

da. Manipulazioaren helburua hobekuntza genetikoaren

bidez beste baldintza ekologiko batzuetara egokituko

diren organismoak lortzea baldin bada, etekin handia

atera daiteke. Baina, aldiz, organismoen berezko

inguruneari ez dagozkion ezaugarriak lortzea baldin

bada helburua, baliteke era horretara lortutako

banakoak beren kabuz ezin bizi izatea: iraunarazi ordez

betiko desagertaraziko lirateke.

J.- Baliabideak zaintzeko estrategia gisa egunean baino

egunean erabiliago den beste bide bat nekazaritza

ekologikoa da. Nekazaritza ekologikoak zentzu

handiagoz ustiatzen ditu baliabideak. Eta dagoeneko

merkatuan sartzen hasia da.

4.- BIOANIZTASUNA EUSKADIN

Industrializazioak, biztanleri guneen hazkundeak, azpiegitura

lanek, lurraren erabilera aldaketek, kutsadura handitzeak,

malda ezegonkorren mekanizazioak, …, sakonki aldatu dute

ingurune naturala, bai eta galarazi, gehiago edo gutxiago,

paisaje tradizionalaren kalitatea.

Euskadik balio handiko ingurune ezberdinak ditu eremu

txiki batean: hasi Ozeano Atlantikoaren aldeko ingurune

hezeetatik eta, mailaz maila igaroz, Itsaso Mediterraneoaren

eraginpeko parajeetaraino, Arabako Errioxan. Ipar-ekialdetik

hegoaldera dagoen gradiente klimatikoaren arabera,

ezaugarri ekologiko ezberdineko zortzi eskualde bereiz

daitezke Euskadin.

Eskualde guztietan dago ekosistema “tipoen” ezaugarriko

eremurik, hala nola baliabideen ustiapen tradizionalaren

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K 19

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!