11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

A.7 A R I K E T E N A Z A L P E N A

40

B I O A N I Z T A S U N A Z O H A R T Z E N

LANDAREEN BEHARRA DAUKAGU. IKAS DEZAGUN

LANDAREAK ZAINTZEN!

Landareak gure ingurunean partaide ditugula, eta,

beraz, zaindu eta errespetatu egin behar ditugula da

ikasleari helarazi behar zaion mezua. Gure haiekiko

erlazioa eta inplikazioa ezagutzera goaz.

Ariketa bi partetan zatituko da. Gizakiak landareak

zertarako erabiltzen dituen aztertuko da

lehenengoan.

Landare mota asko dago, eta harreman berezia

daukagu haietako bakoitzarekin. Batzuk etxean

apaingarri erabiltzen ditugu; beste batzuei esker

frutak eta barazkiak jan ahal ditugu, eta horretarako

landatzen ditugu (bai batzuk bai besteak etxe

landaretzat ditugu, gu geu arduratzen baikara haiek

zaintzeaz eta hazteaz); beste landare batzuk, berriz,

basalandareak, egoera naturalean bizi dira.

• Ariketa egiteko behar den materiala:

• Lan fitxa (ikasleak betetzeko).

• Tenporalizazioa: 20’

ANIMALIAK DENETARAKO!

Irakasleak animalien erreinuan dagoen aniztasunaz

hitz egingo die ikasleei. Gai hau lantzeko, honako

ikuspegi hau hartuko da abiapuntutzat: gurekin

batera era askotako animaliak bizi dira gure

ingurunean. Animalia batzuk Izadian bizi dira eta

beren kabuz bilatzen dute janaria, etxea, … Animalia

horiek ibaietan, basoan, mendian, … aurki ditzakegu:

«animalia basatiak» dira. Beste animalia batzuk, aldiz,

pertsonen ondoan bizitzera ohitu dira, etxe barruan

(txakurra, katua, txori eta arrain mota batzuk,

esate baterako) edota etxalde eta baserrietan

(zerriak, oiloa, zaldiak, …) Animalia batzuen eta

besteen bizilekua gora-behera, denak zaintzen eta

errespetatzen ikasi behar dugu.

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K

Ariketaren bigarren parte honen helburua ikaslea

landareak bizi hala izateko dituen premiez ohartzea

da.

Haurrak zenbait landarerekin esperimentatzea

proposatzen da horretarako. Esperimenturako

eredu gisa, ikasgelan hazitako lau landare hartuko

dugu. Landare bakoitza egoera desberdin batean

ezarriko dugu: bat, lurra duela, baina urik eta argirik

gabe; bestea, lurra eta ura dituela, baina argirik gabe;

hirugarrena lurra, ura eta argiarekin; eta azkena, ura

eta argia dituela, baina lurrik gabe. Zenbait egunetan

behatu landareari nola hazten den (eskolako

lehenengo bost minutuak, adibidez, horri buruzko

iruzkinak egiteko erabil daitezke), eta gero, emaitzak

agerikoak direnean, ondorio zehatzak aterako dira.

• Ariketa egiteko behar den materiala:

• Lan fitxa (ikasleak betetzeko).

• Tenporalizazioa: 30’. Ariketa hau egiteko

irakasleari beharrezkoa iruditzen zaion

denbora erabiliko da.

Ariketa honetan haurrak gure ingurune hurbileko

animaliak sailkatu behar ditu, etxetiar (etxabere)

edo basati (basabere) diren esan, alegia. Animalia

horietako bakoitza zertan zaigun onuragarri ere

adierazi behar dute.

• Ariketa egiteko behar den materiala:

• Lan fitxa (ikasleak betetzeko).

• Tenporalizazioa: 30’

9. A R I K E T A

10. A R I K E T A

C E I D A

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!