11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

B A R I K E T A B I L D U M A

C E I D A

PROTOSFEROA

Irakurri arretaz protosferoaren ipuina:

B I O A N I Z T A S U N A Z B A L I A T Z E N

Protosfero txiki bat patxadan kulunkatzen zen bizilekutzat zuen bolebad tantai baten adarretan.

Egun polita joan zen ordura arte! Anaia nagusiak eta berak pelopotxe handi bat harrapatu zuten,

eta hura jan ondoren, primeran sentizen zen orain, sabela bete-beteta.

Axolagabe begiratzen zion zuhaitzean gora igotzen ari zen gusaretari. Goseak balego, berehala

luzatuko zion bere mihi luze koloretsua. Bapo zegoen, ordea, eta ez zen, ez, alferrik nekatuko.

Gainera gusaretei halako kirats nardagarria zerien, eta hura jan izana antzemango zitzaion

anaiarekin “oldartzen natzaizu, beldurtzen zara zu” jokoan aritzean.

Huraxe zuen eguneko unerik politena: zelatan erne jarri, bere burua adar artean ezkutatu, anaiak

ikus ez zezan, eta hura azpitik pasatzean… rau! jauzi batez gainera oldartu!

Duela ez asko, jokoa askoz politagoa izaten zela gogoratzen zen: lau lagun ziren jokoan. Haietako

bi, baina, arrastorik utzi gabe desagertu ziren halako batean, eta bera eta anaia bakar-bakarrik

geratu ziren. Anaia nola zaharragoa baitzen, berak baino trikimailu gehiago zekien, eta ia beti

irabazten zion. Baina, egia esan, ez zion askorik axola. Berari jolastea gustatzen zitzaion.

Bera bizi zen oihanean baziren bere neurriko animalia gehiago, baina ez zuen haiekin jolasterik.

Ikusi orduko ziztuan alde egiten zioten beldurturik; beste batzuek, berriz, aurre egiten zioten

bekosko ilunez; gehienak, baina, urpean ezkutatzen ziren, hain azkar ezen ez baitzituen ikusi ere

egiten.

Protosferoari igerian ibiltzea gustatzen zitzaion, eta sarritan joaten zen igerilekura, baina delianoak,

pelopotxeak eta gusaretak antzeratuz, urpean murgiltzen saiatzen zen bakoitzean, itobeharrean

azaleratzen zen berehala, arnasa hartu ezinik.

Borrokaldi hura ez zen, ez, bidezkoa izan. Oihu egiteko betarik ere eman gabe, inoiz ikusitako

armiarma sare sendoenean bilduta aurkitu zuen bere burua. Ziztada bat sentitu zuen bizkarrean,

eta, gero…, ezer gehiago ez.

Non zegoen ere ez zekien. Zergatik ote zegoen hain ilun? Zurezko horma lakarrek hesitzen zuten,

eta ezin zuen mugitu. Egarriz porrokatzen zegoen, eta egoera hura, batez ere han zegoen zarata,

jasanezina zitzaion!

Lurra ikaratu eta animalia guztiak txilioka hasi ziren egun hartan ere ez zuen horrenbesteko

beldurrik pasa.

BELDURRAK AIREAN ZEGOEN!

12. A R I K E T A

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K 99

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!