11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

A.7 A R I K E T E N A Z A L P E N A

130

Ariketa honetan kontzeptu hau landuko da: izaki

bizidunak leku eta ingurugiro baldintza jakinetan

bizitzera moldatu dira milioika urtean zehar. Hiru

adigai berri sartzen dira horretarako: “moldaera”,

“eboluzioa”, eta “hautespen naturala”. Moldaerari

dagokionez, ez gara prozesu horren oinarri genetikoa

aztertzera sartuko, eta beste bi adigaiak sakonago

landuko dira hurrengo mailetako unitateetan.

Litekeena da aurreko ariketan azaltzen diren

izaki bizidunen artean ingurunera moldatu izana

nabarmen ageri dutenak izatea. Horiexek erabiliko

B I O A N I Z T A S U N A E Z A G U T Z E N

IZAKI BIZIDUNAK ZERGATIK DAUDE DAUDEN LEKUAN?

ESPEDIZIO ZOOLOGIKOA

Ariketa honetan ikasleak ekosistemei eta izaki

bizidunen moldaerari buruz lortutako ezagutzak

aplikatu behar ditu. Sintesi ariketa baten bidez

irudizko animalia batean proiektatu behar du

gaiaz ikasi duen oro. Ariketa honetan, sarritan,

haurrak irudimena askatu, eta izaterik ez duten

animalia eta landare bitxiak asmatzen ditu, hala

nola airean bi hegal txiki-txikik eusten dioten 1.000

tonako izaki hegalariak. Asmatzen diren izakiak

proposatutako habitatean bizitzeko gauza izatean

BIZI ZAREN LEKUKO ZUHAITZAK EZAGUTZEA

Ariketa honen helburua ingurune hurbileko zuhaixka

eta zuhaitz (edo beste landare) nagusiak (edo

ohizkoenak) identifikatzen ikastea da. Komeni da

ikasleak zuhaitz eta zuhaixken izenak ezagutzea, bai,

baina, sarritan, garrantzi handiegia ematen zaio izena

jakiteari. Izan ere, horretara mugatzen dira askotan

txangoak –espezieak bereizteko ibilbideetara,

alegia–, baina horrek du garrantzi gutxiena. Gainera,

betiko galdera saihestezin horri, “Zer zuhaitz mota

da hori?”, erantzuten ez jakiteak irakaslerengan

sortzen duen beldurra dela eta, txangorik ez egitea

erabakitzen du irakasle askok. Oso onuragarria

izaten da honela erantzutea: “Ez dakit. Horrek ez du

garrantzi handiegirik, baina nahi baduzue, saiatuko

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K

ditu irakasleak adibidetzat. Baliteke, ordea, ikaslea

bera “ohartzea” moldaeraz. Diapositiba bidez

egitea proposatzen den ariketa oso kitzikagarria

izan daiteke ikaslearentzat, baldin eta espeziearen

bizitzari buruzko datuak aurkitzea helburu duen

joko gisa aurkezten bada.

Ingurune hurbileko bi ekosistema alderatzeko

proposatzen den txangoa, bestalde, aukera

paregabea izango da zenbait moldaera bertatik

bertara aztertzeko.

jarri behar da arreta. “Asmatutako” animalia horiek

denon artean aztertzeak eta Euskadiko espezie

errealekin antzekotasunik ote duten azaltzeak gure

bioaniztasunari buruzko ezagutzan sakontzen eta

oinarrizko kontzeptuak berrikusten lagunduko digu.

Baina ez dezagun zorrotzegi jokatu txikikeriekin, ez

gaitezen “sobera arrazoidunak” izan! Ez diezaiogula

behinik-behin haurrari sormena eta irudimena

kamustu, eta josta gaitezen geu ere haiekin!

gara izena aurkitzen”. Izan ere, badira gutxitan

lantzen diren eta jakin beharreko beste ezaugarri

batzuk: berezitasunak, ezaugarriak, jatorria, habitata,

funtzioa, moldaera, … Zur ekoizletzat dauzkagu

zuhaitzak, eta ez gara ohartzen gure inguruneko

landareek zura bera baino garrantzi ekonomiko

handiagoko eta gure ikasleentzat ezagunago,

erabiliago eta garrantzitsuago diren produktuz eta

gaiz hornitu gaituztela historian zehar. Haurrek oso

gogoko izaten dituzte izaki bizidunei buruzko gorabeherak

eta kontu txikiak. Landareei buruzko esaera

eta elezaharrek, adibidez, agerian jartzen dituzte

landareen ezaugarriak eta erabilerak.

9. A R I K E T A

10. A R I K E T A

11. A R I K E T A

C E I D A

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!