11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

A.7 A R I K E T E N A Z A L P E N A

128

Ekosistemen artean ekosistema natural-naturalez

gainera, erdinaturalak eta guztietan humanizatu edo

eraldatuenak ere sartzen dira; hirietakoak, adibidez.

Termino konplexuak, hala nola agrobiosistemak edo

hiri biositemak, alde batera utzi dira. Hiriak “hiri

ekosistematzat” hartu dira, guri dagokigunez espezie

basati askoren habitatak baitira.

B I O A N I Z T A S U N A E Z A G U T Z E N

ASTERIX ETA OBELIX EUSKADIN ZEHAR

Aurreko ariketan hormirudia egitean ikasle bakoitzak

ekosistema jakin bat landu du. Ariketa honek ikasleak

ikaskideen lanak arretaz azter ditzan du helburu.

Hormirudietan ikusitakoa aztertzea eta horretaz

BI EKOSISTEMA AURREZ AURRE

Kanpoko zenbait objektu eta material esku artean

erabiltzetik, hala nola ingurunea behatu eta harekin

harremanetan izatetik ikasten dena nekez ikas daiteke

ikasgelan. Ikaskuntza hori askoz esanguratsuagoa da,

eta aztergai diren objektuen aurrean egiteak akats

gutxiago egiteko bidea ematen du. Beraz, txango bat

egitea proposatzen da, bi naturguneren eta horietan

bizi diren komunitate biotikoen (izaki bizidunen)

artean dauden gora-beherak zuzenean egiaztatzeko.

Ikusteko errazak diren elementu abiotikoak

(bizigabeak) behatzea proposatzen da, hala nola

horietako batzuei buruzko neurketak egitea.

Neurketetarako, ikastetxean dauden tresnak edo

haurrek berek egindakoak erabil daitezke. Ikasleekin

behaketak eta landa lanak egiteko tresnak nola egin

azaltzen dituzten zenbait libururen berri ematen da

bibliografian.

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K

Ariketaren bigarren partea burutzeko ikaslearen

eskueran jarri behar da argitaletxeek gaur egun

eskaintzen duten bibliografi material egokitua. Horri

buruzko informazioa behar izanez gero, “informazio

orokorra” edo “bibliografia” sailetara jotzea

gomendatzen zaio irakasleari.

hausnartzea bultzatu behar ditu ariketa honek.

Ikasleak Euskadiko ekosistema adierazgarrienen

ikuspegi orokorra izatea lortu nahi da horrela.

Behaketetan zentzumen guztiez baliatu behar da.

Izan ere, zentzumen alderdi batzuk desberdinak

dira eremu natural bakoitzean, eta hori dela eta,

nork bere erara hautematen du eremua. Datuak

erregistratzeko ematen den fitxan ez da honen

aipamenik egiten, baina kolore, usain, hots, sentipen,

… nagusiei buruzko oharrak hartzea proposatzen

da.

Kanpoko ariketak egitean izadiari buruzko

kontzeptuak ikasteko eta sendotzeko, zentzumenak

kitzikatzeko, izadiko elementuei buruzko enpatia

sustatzeko… bereziki diseinaturiko jokoak

egitea gomendatzen da. Horretarako, bibliografia

kontsultatzea da hoberena, bertan ikaskuntza maila

honetara egokitutako jokoak azaltzen dituzten

liburuen berri ematen baita.

4. A R I K E T A

6. A R I K E T A 5. A R I K E T A

C E I D A

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!