11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

B A R I K E T A B I L D U M A

C E I D A

LURSAIL BATEN IKERKUNTZA

B I O A N I Z T A S U N A E Z A G U T Z E N

Zur eta lur geldituko litzateke jende asko baldin eta jakingo balu zenbat eta zenbat animali eta landare mota bizi

den gure inguruan. Hori egia ote den frogatzeko, egin dezagun ikerkuntza erraz bat.

1.- Aukera dezagun denon artean orube egoki bat, ikastetxetik hurbil. Lorategi bat, parke bat, erreka,... edo zelai

bat.

2.- Banatu aztertzeko aukeratu duzuen eremua lau bat metroko lursailetan. Tarte handi samarra utzi sail batetik

bestera, ikerlanean elkarri oztopo ez egiteko. Ariketa hau behar bezala egiteko isiltasun eta kontzentrazio

handia behar dira.

3.- Marraz ezazue egokitu zaizuen lursailaren krokisa. Gero, hasi behatzen arretaz. Hasieran (5-10 bat minutuz)

hobe da isil-isilik egotea, bertan bizi diren animaliak zuekin ohitzeko. Ez al zenukete haietako bat bezala sentitu

nahi? Saia zaitezte herrestean ibiltzen; behatu animaliak hurbil-hurbiletik (30 bat zentimetro) lupa baten bidez;

saia zaitezte animaliarik ezdeusena ere aurkitzen. Zer sumatu duzue? Zeren usaina hartu duzue? Zer entzun

duzue? Harri edo enborren bat mugitzen baduzue, lehengo toki berean utzi gero, azpian bizi diren animalien

argitasun, hezetasun eta tenperatura baldintzak alda ez daitezen.

4.- Ikusi edo entzundako izaki bizidun guztiei buruzko oharrak hartu, eta koadernoan idatzi. Gero, egina duzuen

krokis horretan kokatu, ikur batez edo marrazki soil baten bidez zein den zein adieraziz.

5.- Zer gehiago egin daitekeen? Janari hondarrak bildu; lumak eta hezurrak jaso; sugeek larrua aldatzean utzitako

hondakinak hartu; zuhaitzen enborra edota animalien oinatzak paperean kalkatu; argazkiak atera; habiei eta

gordelekuei buruzko oharrak hartu, …

6.- Ikasgelara itzultzean, ikertu duzuen eremuaren krokis erraldoia egin behar duzue. Gero, ikurren eta marrazki

soilen bidez, adierazi krokisean behatu dituzuen gauza guztiak. Ariketa hau burutzeko, erakusketa bat antolatu

ikastetxean, eta krokisa ez ezik bildu dituzuen hondakinak eta materialak erakusgai jarri, azalpenak eta guzti.

7.- Behatu dituzuen animalia edo landare horien artean, ba al zen ingurunera moldatu izanaren ezaugarriren bat

ageri zuenik?

8.- Saia zaitez behatu dituzuen izaki bizidunen artean egon daitezkeen harremanak deskribatzen.

12. A R I K E T A

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K 153

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!